Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Una cuestión de género" filmaren proiekzioa

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak Una cuestión de género filma ikustera gonbidatzen zaitu, datorren asteartean izango da, martxoak 12, Donostiako Antiguo Berri zinemetan, arratsaldeko 20:00etan. Jarduera hori 2019. urtean zehar antolatzen joango garen ekimen gehiagoren baitan egingo da, gure Fakultatea sortu zela berrogeita hamar urte betetzen direla ospatzeko.

Kasu honetan, omenaldi txiki bat egin nahi diegu 50 urte hauetan zehar Zuzenbide Fakultatean ikasi duten eta ikasten ari diren edo lan egin duten eta lanean ari diren emakume guztiei. Omenaldi zabala izango da, genero bereizketarik egin gabe, euskal Unibertsitatea publikoko Zuzenbide Fakultateari zuzenean edo zeharka lotuta egon diren eta gaur egun gizarte justu eta berdinzaleagoa lortzeko lan egiten duten pertsona guztiei egin nahi dieguna.

Aurkezleak: Beatriz Casares eta Alazne Irigoien

Eska ezazu zure gonbidapena, idatziz, eta adierazi izen abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta Fakultatearekin duzun lotura (hala badagokio) eta bidali hona: Zuzenbide Fakultateko Dekanoko Idazkaritza (derecho.zuzenbide@ehu.eus)

Gonbidapenak izena eman ahala banatuko dira, gehienez 2 gonbidapen luzatuko dira pertsonako, eta bi pertsonen datuak idatziko dira, gonbidapen guztiak agortu arte.