Oharra Medikuntza. 2. maila

Matrikula 2023-2024

Oharra: Medikuntza. 2. maila

Hautazko kredituen onarpena eskatu behar bada, EZ da kreditu horien matrikularik egin beharko, salbu eta GAUR plataformak berariaz eskatzen badu matrikula amaitu ahal izateko.
Hautazko batean izena eman eta ez baduzu egiten kreditu aitortzea aurkeztu duzulako, espedientean "ez aurkeztua" agertuko da eta horrek eragin negatiboa izango du matrikulazio hurrenkeraren polinomian.

Ingelesez ikasi nahi izanez gero, maila honetan ingelesez eskaintzen diren irakasgai guztiak aukera behar dira. Hau da: ingelesez ikasi nahi izanez gero, Mikrobiologia eta Inmunologia Medikoak eta Oinarrizko Histologia Medikoa irakasgaiak sartu behar dira matrikulan. Plazak mugatuta daude, eta, beraz, matrikula egiterakoan geratzen diren plazak baino ez dira eskainiko. Ingelesez matrikulatuta ikasleak 02 taldean (gaztelania) edo 31 taldean (euskara) sartuko dira.

Euskararen Arauak eta Erabilerak. Irakasgai hau euskaraz ematen da, eta euskarazko zein gaztelaniazko taldeetako ikasleek hartu ahal izango dute.

Hautazkoen plaza eskaintza

Irakasgaia Maila Lauhil Kredituak Med 30 (gazt) Med 31 (eus)
Euskararen Arauak eta Erabilerak 2 1 6 25 50
Embriologia Medikoa 2 1 6 100 50
Genetika medikoa 2 1 6 25+15 (ingelesa) 25+10 (ingelesa)
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntza eta Fisiologia 2 2 6 75 50