Breadcrumb

Edukia

Foro Premios AFECTIVO EFECTIVOaren 8. deialdia

UPV/EHUko Farmakologiako Janssen Gelak  jakinarazten du Janssenek eta Cátedras en Redek Foro Premios AFECTIVO EFECTIVOaren  8. deialdia zabaldu dutela.

Duela zortzi urte Janssenek, Cátedras en Redekin lankidetzan, Foro Premios AFECTIVO EFECTIVO ekimen aitzindaria sortu zuen Espainian. Ekimen horrek osasun-sistema osatzen duten eragile guztiak biltzen ditu Eredu Afektibo Eraginkorraren aplikazioan elkarrekin aurrera egiteko. Pandemiak markatutako testuinguruan, eredu hori inoiz baino beharrezkoagoa da.

Foro Premios AFECTIVO EFECTIVO ekimenak bikaintasunagatik, pazientearekiko konpromisoagatik eta berrikuntzagatik nabarmentzen diren osasun-proiektuak aintzatesten eta zabaltzen laguntzen du, proiektu horiek, osasun-arreta pertsonengan oinarrituz, medikuntza gizatiarrago eta eraginkorragoa izateko ezinbesteko balioak indartzen dituztelako.

Foro Premios AFECTIVO EFECTIVOan proiektuak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 21era arte zabalik dago.

Bere 8 kategorien barruan, 6. kategoria da "Unibertsitate-eremuan garatutako prestakuntza, eraldaketa, informazio edo osasunari buruzko sentsibilizazio ekintzei" dagokiena.

Zortzigarren deialdi honetara proiektuak bidaltzeko Convocatoria | Foro Premios Afectivo Efectivo  web orrian eskuragarri dagoen inprimaki ofiziala erabili behar da. Web orri horretan proiektuak aurkezteko oinarriak azaltzen dira ere.