PRESENTACION

Aurkezpena

AUTONOMIA, TRATU ONAK ETA HERRITARTASUNERAKO HEZKUNTZA GENERO-IKUSPEGITIK

Gaur egungo gizartea erretorikaren eta praktikaren arteko urruntze-prozesuaren lekuko da: batetik, tratu onen, berdintasunaren eta herritarren bizikidetzaren idealen erretorika dago; bestetik, ordea, eta haietatik urrun, komunikabideek egunero errealitatearen ispilutzat erakusten diguten praktika. Nazioarteko eta nazioko erakunde gorenek onartutako hatsarre gidari horien (itunak, legeak, lanerako planak) eta gizarte-kohesia nahiz bizikidetza kolokan jartzen dituzten jokabideen arteko tentsio kontraesankor hori familian, eskolan, komunitatean eta komunikabideetan antzeman ohi da.

"Tratu onen, berdintasunaren eta herritartasunaren aldeko hezkuntza" izeneko ikerketa-taldeak, taldekideen ikerketa-lerroen norabide bera duenez, honako hauek ditu helburu: a) hezkuntza-elkartean tratu onen adierazleak identifikatzea, azterketa deskribatzaile eta konparatiboaren bidez; b) familiaren, eskolaren eta komunitatearen arteko harremanetan tratu onak sustatzeko estrategiak eta hezkuntza-programak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea; c) esku-hartzeetan eta ikerketetan teknologia berriak erabiltzea, iraunkortasuna, sareen sorrera eta emaitzen hedapena ahalbidetzeko.