Paro Académico

Ohiko galde-erantzunak

Ohiko galde-erantzunak

Zer da Etenaldi Akademikoa?

Etenaldi akademikoa UPV/EHUko ikasleok aitortuta dugun eskubidea da (Ikasleen Araudiko 2.7 artikulua).

Ikasle Kontseiluaren bi hereneko gehiengo kualifikatuz onartuz gero, eta arau-betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren:

  1. Klasera joatea ez da nahitaezkoa.
  2. Ezin da ebaluazio-proba berririk ezarri. Ezarrita daudenak mantendu egiten dira.

Badago eragozpenik derrigorrezko laborategi batera ez joateko?

Galdera honek ez du erantzun erraza.

Laborategi bat derrigorrezkoa baduzu, printzipioz falta zaitezke, ondorio negatiborik ez baitu izango.

Saio horretan txosten bat edo (edo beste motatako entregagaia) aurkeztu behar baduzu, ikasturte hasieran ezarritako ebaluazio-proba gisa har daiteke, eta, orduan, mantendu egingo litzateke. (Kasu honetan, onena irakasgaiko irakaslearekin hitz egitea da. Arazorik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete).

Egun horretan, ikaskide batek eta biok aurkezpen bat dugu eskola batean. Eskubidea al dugu aurkezpena mugitzeko?

Aurkezpena ebaluazio-proba bat da; data etenaldi-deialdiaren aurretik ezarrita bazegoen, printzipioz mantendu egiten da. Irakasgaiaren irakaslearekin hitz egitea gomendatzen dizugu, zuen aurkezpena aldatzeko aukera eman dezakeelako, baina ez daude behartuta data aldatzeko etenaldiaren deialdiaren aurretik ezarrita bazegoen.

Talde bateko ordezkaria naiz. Etenaldi akademikoa dela eta, duda bat daukat: Gu ere etenaldi akademikoarekin ados egonik, nire gelan etenaldi akademikoa konbokatu behar dut eta irakasleei informatu? eta horrela izanik, zer egin behar dut greba konbokatzeko?

UPV/EHUn Etenaldi Akademikoaren deialdia egiteko eskumena Ikasle Kontseiluarena da. Etenadia UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren bi hereneko gehiengo kualifikatuz onartzen bada, etenaldia UPV/EHUko fakultate guztietan deituko da. Ordezkariek ez duzue besterik egin behar. Irakasleek etenaldia onartuta dagoela jakin beharko lukete, baina arazorik izanez gero, webgune honetan dagoen errektoreordearen ebazpena erakutsi ahal izango diezue.

Eskolara joan ezean, klaseak emango dira?

Bai. Klasea ematea etenaldi akademikoa deituta dagoenean ez dago araututa, eta, beraz, hasiera batean klasea ematen jarrai daiteke. Irakasleak aurrera ez egitea erabaki dezake, baina ez dago horretara behartuta. Etenaldia akademikoak aukera ematen du, eraginik gabe, eskoletara ez joatea eta ebaluazio-proba berriak ezin dira ezarri.