XVII. Fernando Buesa Mintegia

XVII. Fernando Buesa Mintegia

TERRORISMOAREN NARRATIBAK. Nola azaltzen dugu, nola transmititzen dugu, nola ulertzen dugu

Irudia
2019ko urriak 24-25
Micaela Portilla Ikerguneko ekitaldi aretoa. EHUko Arabako campusa
Justo Vélez de Elorriaga, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz

Euskadin terrorismoaren amaierak mahai gainean jarri du horren berri emateko aukera eta beharra. Ezinbestekoa da zer, nola eta zergatik gertatu zen azaltzea. Gizakiak azalpenen beharra du, bizi izan duenari zentzua emango dioten narratibak behar ditu.

Prozesu horretan, iraganaz kontatzen den egiazkotasuna bezain garrantzitsua da hori nola azaltzen zaien herritarrei, bizi izan zutenei eta garai hortakoak ez direnei. Alabaina, ez dago ezein errealitate edo bizipen hautemateko modu neutrorik, geure irizpen pertsonalaren arabera jaso eta bereganatzen dugu, gai eta balio nagusien gainean aurrez ezarrita dugun iritziaren arabera. Kontatutako edo ikusitako errealitate bera modu ezberdinean interpretatzen da, zein norbanakok jasotzen duen. Fernando Buesa XVII. Mintegiak hausnarketa egin nahi du funtsezko hiru kontu horien gainean.

Lehenik, zein den errealitatea ulertzeko eta barneratzeko gizakiak garatzen duen mekanismoa eta nola eragiten duten ezarritako balio indibidual edo kolektiboek.

Bigarren, nola ari garen igortzen terrorismoaren esperientzia, horren narratiba, eta zenbateko aukera dagoen azken emaitza helburu politikoen bila indarkeriara jotzen duena arbuiatzea izateko, emaitza “gehiagorik ez” benetako eta osasuntsu bat izateko, alegia.

Hirugarren, zer modutan ari den gertatzen terrorismoaren ezagutzaren sozializazio hori eta haren ondorioak diziplina, jakintza, trebezia edo espazio ezberdinen bidez edo esparru horren barruan (hezkuntza sistema, arte plastikoak, literaturak, antzerkia eta zinema, argazkigintza…).