Eduki publikatzailea

HEZKUNTZA. KORONABIRUSA DELA ETA, HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEKO (HEZKUNTZA ATALA) PRAKTIKETAN DAUDEN GORABEHEREN GAINEKO ERABAKIAK

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/10

Itxi duten eskola batean praktiketan ari diren ikasleak ezin dira sartu eskola horretara, neskatila-mutikoentzako itxita dagoen bitartean.

Horren ondorioz, ohiko praktikaldia aste honetako ostiralean, hots, martxoaren 13an bukatzeko zuten ikasleei amaitutzat emango zaizkie euren praktikak. Beraz, memoria burutu beharko dute etena izan arte egindakoaren arabera.

Egutegiaren egokitzea onartuta daukaten ikasleek, berriz, egonaldia bukatu beharko dute adostutako datan. Hori bai! etenaldiaren ostean bueltatu eta gero.

Tutorearen esku dago Haur Hezkuntzako Practicum II-ko azken mintegia burutzea, modu birtualean.

Practicum I-eko memoria entregatzeko, ezin da Fakultatera etorri. Gidan ezarritako egunean, martxoaren 12an, pdf formatuan bidali behar da hurrengo helbidera:

ga-eum.practicum.dekanordea@ehu.es