Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AITZIBER PASCUAL JIMENO

Ezagutza arloa
Oinarrizko Psikologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
aitziber.pascual@ehu.eus

UPV/EHUko Psikologia Fakultatean lizentziatua (1995) eta doktorea (2009). Bere doktoradutza tesia zenbait aldagai emozionalek Elikadura Nahasteen (EN) garapenean jokatzen duten paperaz egin zuen. Fakultate berean irakaslea da 2006. urtetik. Gaur egun Psikologiako Graduan “Emoción y Competencias socioemocionales” eta “Pentsamendua eta Mintzaira” irakasgaiak (biak 2. ikasturtean) ematen ditu eta “Psicología. Individuo, Grupo, Organización y Cultura” Masterrrean, “Investigación en Procesos Psicológicos Básicos” irakasgaia. Bestalde, Psikologia Fakultateko Idazkari Akademikoa (2013-2015) eta Kalitate, Euskara eta Ikasleen arloko dekanordea (2015-2017) izan da.

“Culture, Cognition and Emotion” Ikerketa talde kontsolidatuaren kidea da eta ikertzaile moduan 10 ikerketa proiektuetan parte hartu du. Egun, bi doktoradutza tesi zuzentzen ari da: Bata, bere doktoradutza tesiaren jarraipena dena (emozioak eta EN) eta bestea, erritual kolektiboetan parte hartzen duten emozio auto-traszendenteei buruzkoa.

29 artikulu zientifikoren, 3 libururen, 18 liburu kapituluren eta kongresu nazional eta nazioarteakotan 90 bat ekarpenen egilekidea da. CNEAI-k aitortutako bi seiurteko dauzka. Bere ikerketa lerroak aldagai emozionalek EN-etan jokatzen duten papera, emozio autokontzienteak (erru sentimendua, lotsa eta harrotasuna) eta emozio auto-traszendenteak dira.