Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Psicología

Psikologia Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Psicología

Programa honek informazio aurreratua eskaintzen du Psikologiako jakintza arloetan ikerketa egiteko, eta, era horretara, gure gizarteak Psikologiaren hainbat arlotarako eskatzen dituen doktore mota desberdinak (oinarrizkoa eta ikerketa-ekintza delakoaren aplikazioa) prestatzen ditu. UPV/EHUren Psikologia Fakultateko ikerketa lerro aktibo eta ekoizle guztiak daude bildurik, beraz, doktorea izan nahi duten doktoregaiei aukera eskaintzen die lan arlo zehatz bateko beren helburuetara daramatzan espezializazioaren alde egiteko. Xedea da Psikologian maila basikoan eta aplikatuan oihartzuna izango duen ikerketa originala eta berritzailea ideiatu, garatu eta osatzeko ikertzaileak prestatzea. Ikerketa hori ikertaldeetako batean egingo da, doktorego tesi bat eginez eta horretatik sortuko diren kalitateko argitalpenak ateraz gauzatuko da.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 6

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 24

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: joana.acha@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: elena.gonzalez@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Bilakaeraren eta Harremanen Psikologia
  • Adingabeen eta familien arloan ebidentzian oinarritutako programak: ebaluazio-ikerketa.
  • Afektuzko loturak eta gizarte-garapena. Atxikimenduaren zeregina.
  • Familia-indarkeriaren eta haurren babesaren arloko ikerketa
  • Familia-testuingurua eta garapen psikologikoa. Gurasotasun positiboa.
  • Gazteria, drogen kontsumoa eta lotutako arriskuak: programen ebaluazioa
  • Pertsonen arteko harremanak, dibortzio eta banantze prozesua.
Kalitatea eta Ikerketaren Metodologia Psikologian
  • Ebaluazio-tresnak lantzea eta kulturartekotasun arloan egokitzea
  • Egiturazko ekuazioen ereduak. Itemerako erantzunaren teoria
  • Gaitasun sozio-emozionalen azterketarako maila anitzeko hurbilketa.
  • Ikerketa-arlo diferenteei eta psikologiako profesionalei aplikatutako galdetegi eta inkestak taxutu, baliozkotu eta aztertzea.
Oinarrizko prozesu psikologikoak: ikaskuntza, memoria eta emozioak
  • Alkoholaren eraginpeko ikaskuntza laborategiko animaliengan
  • Emozio autokontzienteak eta emozio moralak, eta genero-diferentziak emozioen eremuan.
  • Estimuluen eraginpeko ikaskuntza gizakiengan eta laborategiko animaliengan (helduak eta kumeak)
  • Ikaskuntzaren arloko testuinguru-kontrola gizakiengan eta laborategiko animaliengan
  • Memoria berreskuratzeko prozesuak, lekukoen memoria eta memoria faltsuak gazte eta helduengan
Psikobiologia
  • Gizarte-estresa eta depresioa: mekanismo neurobiologikoak eta tratamendu farmakologikoak.
  • Gizarte-estresa, immunitate eta minbizia: jokabidea, bitartekari neurokimikoak eta neuroendokrinoak.
  • Hormonak eta umeen jokabidea: umeen gizarte-jokabidearen eta lotutako prozesu psikologikoen korrelatu hormonalak.
Psikologia Klinikoa eta Hezkuntza-Psikologia
  • Bikotekidearen aurkako indarkeriaren ikerketa
  • Bullyinga eta Ziberbullyinga: Eskola-jazarpena. Azterlan epidemiologikoak, korrelazionalak eta esperimentalak.
  • Buruko nahasmen larrien ikerketa: pazienteak eta senideak
  • Ebaluazio psikologikoan oinarritutako ikerketak: programak ebaluatzea, tresnak eta aplikazio epidemiologikoak diseinatzea, ume, nerabe eta helduei dagokienez.
  • Sexismoa: azterlan epidemiologikoak eta nortasunaren ezaugarriekiko eta jokabideekiko harremanak; familiak eta eskolak sexismoaren transmisioan duten eragina
  • Trauma ondoko estresaren ikerketa
Psikologia eta Gizartea
  • Aurre-egite modu komunitarioak edo konpartituak eta erritual eta jokabide kolektiboak, aldaketa-gertakariei eta gertakari traumatikoei dagokienez.
  • Berrikuntza-taldeak, antolakundeen garapenerako tresna.
  • Ikerketa psikosozial kriminologikoa: Gizartearen aurkako jokabidearen analisia eta prebentzioa.
  • Irudikapen sozialak, komunikazioa, eta lengoaia
  • Kultura, Kognizioa, Emozioa: Aurre-egitea eta erregulazio emozionala migrazioaren eta bizi-aldaketen eta aldaketa kolektiboen aurrean.
  • Osasun psikosoziala eta erresilientzia: kulturartekotasuna, generoa eta pronostikoaren faktoreak