Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

ACHA MORCILLO, JOANA

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: ACHA MORCILLO, JOANA
Bokala: CHOTRO LERDA, MARIA GABRIELA
Bokala: GIL DE MONTES ECHAIDE, MARIA LORENA
Bokala: GOROSTIAGA MANTEROLA, MARIA ARANZAZU
Bokala: SANJUAN ARTEGAIN, MARIA DEL CARMEN
Bokala: TORRES GOMEZ DE CADIZ AGUILERA, BARBARA CLARA

Baliabide materialak

Psikologia Fakultateak nahiko toki eta lan esparru dauzka, ikerkuntzara zedarritutakoak: bulegoak, bilera aretoak, tamaina ezberdinetako ikasgelak eta laborategiak. Gainera, aukera bada UPV/EHUren Gipuzkoako campusean kokatutako zerbitzu, ikasgela eta lan toki ezberdinak erabiltzeko.

Psikologiarako doktorego programak, gainera, badu ikerkuntzarako xedaturiko zenbait areto, horien artean 4 laborategi izanik nortasunaren eta tratamendu psikologikoaren, gizarte psikologiaren, portaera zientzien metodologiaren eta bilakaeraren psikologiaren arloetan egiten diren ikerketak bereziki ekipatuta. Gainera, beste bi laborategi dira animalien ikasketa eta psikobiologiari eskainita, biak abeltegiaren zerbitzu nagusiaren barruan (SGIKER) UPV/EHUren Gipuzkoako campuseko Psikologia fakultatean (lege erregistroaren zenbakia: eu01ss), behar bezala ekipatuta, laborategiko animaliekin (arratoiak eta saguak) unean uneko ikerketa ildoetan egin beharreko azterketa esperimentaletarako, KORTA I+G+B ikerguneko giza ikasketarako laborategiarekin (ikaskuntza eta oroimena ikertaldeari emaniko esparrua).

Doktorego programako doktoregaiek erabili ahal izango dituzte Gipuzkoako campuseko biblioteka nagusia, Carlos Santamaría eraikinean kokatuta. Biblioteka honetan daude campus honetako ikastegi gehienen bilduma bibliografikoak; horien artean, liburu, aldizkari eta gainerako material bibliografikoaren bilduma zabal eta eguneratua izanda, paperean nahiz formatu elektronikoan, psikologia eta honen inguruko ikerkuntza gaiekin loturik. Gainera, bibliotekak 1.000 plazatatik gora dauzka ikasi eta irakurtzeko, 19 areto talde lanerako eta 11 kabina ikertzaileentzat. http://www.ehu.es/eu/web/biblioteka

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Fundación Instituto Gerontológico Matia-Ingema

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Binghamton University
  • Clark University
  • Instituto de Investigación Médica Mercedes y Martín Ferreyra
  • Istituto Superiore di Sanità
  • Katholieke Universiteit Leuven
  • The University of Kansas
  • The University of York
  • Universidad Católica de Buenos Aires
  • Universidad Católica de Lima
  • Universidad de Antofagasta
  • Universidade Federal de Paraíba
  • Universidade do Porto
  • Università degli studi di Milano
  • Victoria University of Wellington