Breadcrumb

Info_Hezkuntza-esparrutik-lan-arlora-igarotzeko-bekak

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak

HELBURUA

Hezkuntza-esparrutik lan-mundura pasatzeko 3 hilabeteko esperientzia enpresetan.

HAUTAGAIAK

2020-2021 ikasturtean 4. maila egin duten eta maiatza-ekainean titulua lortuko duten ikasleak.

Bilboko hezkuntza fakultateak  33 beka kudeatuko ditu:

  • Lehen hezkuntzan 15
  • Haur hezkuntzan 11
  • Gizarte hezkuntzan 7

3 hilabeteko praktikak enpresetan: 2021eko urria, azaroa eta abendua ( gehienez 30 ordu astean). Ikasleak 1.500 euro gordin jasoko ditu amaieran Unibertsitatearen bitartez.

Beka honetan onartzen den ikasleak jarri beharko du harremanetan beka garatuko duten zentro/erakundeekin. Hautatutako ikasle horiei informazio gehiago emango zaie izendatuak izan ondoren.

Derrigorrezko formakuntza osagarria irailean.

EPEA: Apirilaren 27tik maiatzaren 7ra.

OHARRA: Onartuen zerrendaren behin behineko ebazpena maiatzaren 14ean publikatuko da.

Informazio osagarria