XSLaren edukia

Irakasleak

IRAIDE MARDONES PEREZ

Ezagutza arloa
Geometria eta Topologia
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
iraide.mardones@ehu.eus

Matematikan lizentziaduna (1995) UPV/EHUn eta doktorea (2003) UPV/EHUn eta Adam Mickiewicz unibertsitatean (Poznan, Polonia). UPV/EHUko Matematika saileko irakasle 1995etik. Bertan Matematikako Gradu Batzordeko kide (CEG), Zientzia eta Teknologia fakultateko Batzordeko kide eta Euskara Batzordeko kide izan da. Dozentzian esperientzia zabala Topologia, Geometria eta Aljebrako irakasgaietan. Irakaskuntzaren berrikuntzako 2 proiektutan parte hartu du eta 3 argitalpen ditu arlo horretan. Gradu amaierako 6 lanen eta lankidetza beka baten zuzendari.



Eusko jaurlaritzako “Groups, Topology and Applications” talde kontsolidatuko kidea eta 11 ikerkuntza proiektutan aritua. 14 argitalpen zientifiko, horietako 13 JCR-n zerrendatuak eta 9 zerrenda horretako Q1 lehenengo kuartilean. 15 ekarpen inguru estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu. Irakasle bisitari izan da hiru unibertsitatetan: Universidade de Coimbra (Portugal), Adam Mickiewicz university (Polonia) eta Universidad Central de Las Villas (Cuba). Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: Espazio uniformeak; Erretikulu teoria; Funtzioen txertatzea eta luzapena; Punturik gabeko Topologia.