Zer da Zerbitzuen Karta?
Zerbitzuen kartak dira administrazio publikoek, zein bere antolakuntzan, darabilten dokumentuak hiritarrak ondoko gai hauen inguruan jakinaren gainean jartzeko:
- eskaintzen dizkieten zerbitzuen inguruan eta
- zerbitzuok ematerakoan, kalitatezko konpromisoen inguruan.
Hauek dira zerbitzuen karten helburuak:
- Erabiltzaileei beren eskubideak egiazki baliatzeko bidea ematea.
- Kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea, arduradunei eta zerbitzuko pertsonalari, jakitun, errealista eta objektibo izanik, baliabideak nola erabiltzen diren eta eskaini ahal duten kalitate maila aztertzeko aukera eskainita.
- Esplizituki agertzea zerbitzuak erabiltzaileen gogobetetzeari dagokion erantzukizuna.