ACTIVIDADES_2007-2008

2007/2008 ikasturteko jarduerak

IV. HITZALDI-ZIKLOA - Alderdi Nagusiak Egungo Munduan

Irudia

2007-2008 ikasturtean egindako 4. hitzaldi-ziklo honetan, egungo nazioarteko agendaren alderdi nagusietako batzuk aztertu ziren. Ikastaroaren bidez, eztabaida espezializaturako esparrua zehaztu, eta analisirako elementuak eman nahi ziren, XXI. mendearen hasierako mundu konplexu hau hobeto ulertze aldera.

III. MINTEGIA - Energia eta Garapenerako Lankidetza

Irudia

Nazioarteko Ikasketen Katedrak eta Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena Masterrak antolatu zuten mintegi hau, Euskal Energiaren Erakundearen laguntzaz. Energia eta garapenerako lankidetza arloan, prestakuntza-bide bat ireki nahi da. Lankidetzaren munduan diharduten eta beren prestakuntza teorikoa eta praktikoa osatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaie; izan ere, etorkizunean, interes handikoa izan daiteke beren lanetan.

IKASTAROA - Txina XXI. mendean: diziplina anitzeko etorkizuna

Irudia

Ikastaro honen bidez, gaiari buruzko interesa duten pertsona guztiei azalduko zaie Txinako egungo egoera eta etorkizunean izango duen papera, nazioarteko harremanen testuinguruan. Aurreikusitako lau saiotan, Asiako herrialde horretan adituak diren pertsona ezagunek parte hartuko dute.