Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Carmen Junyet hil da

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/05

Atzo, irailaren 3an, Carme Junyent hizkuntzalaria zendu zen. Hizkuntza aniztasunaren eta katalanaren aldeko militante nekaezina izan zen. 

Munduko hizkuntzei eta hizkuntza aniztasunari buruzko ikerketan aritzeaz gain, Mehatxutako Hizkuntzen Ikerketarako Taldearen (GELA) zuzendaria izan zen eta Creu de Sant Jordi saria jaso zuen 2019an.

2017an UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (MHOUK)  Ohorezko Kide izendatu zuen Carme Junyent, izan ere asko da Katedra honek hizkuntza aniztasunaz eta orohar hizkuntza gutxituen arazo eta erronkak ezagutzeko egin duen lanagatik zor diona.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook