4.7 faktoria
Factoria 4-7 gizarte‑berrikuntzaren eta hezkuntza‑eraldaketaren inguruko ekimen bat da, komunitatearekin elkarlanean proiektuak sortu, esperimentatu eta garatzeko gunea. Helburua da ikaskuntza partekatua sustatzea, pentsamendu kritikoa indartzea eta eraldaketa sozialerako tresnak eskaintzea, tailerren, topaketen eta ekintza kolektiboen bidez.
Proiektu honen parte gisa, UN Etxeak Euskal Herrian Garapen Jasangarrirako Hezkuntzako Eskualde Zentroa (RCE, ingelesezko sigletan) sortzea ere bultzatu du, Nazio Batuetako Unibertsitateko Iraunkortasuneko Ikasketa Aurreratuen Institutuak (UNU-IAS, ingelesez) aitortuta.
RCE Basque Country-Navarre hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin zerikusia duten 40 erakundek osatutako sarea da, eta Euskal Herritik garapen jasangarrirako ikaskuntza errazteko lankidetza dute helburu, UNESCOren #EDSpara2030 Ekintza Globaleko Programaren barruan.
40 erakunde horien artean, Munduko Hizkuntza Indigenen Unesco Katedrak ere ekarpena egingo dio sare horri. Hortaz, Katedraren baitan sortzen ditugun hezkuntzari lotutako edukiak, 4.7 faktoriaren webgunera igoko ditugu, guztion eskura egon daitezen.