Eduki publikatzailea

GEODA, Sociedad Geológica de España-ko Lurraren Zientzietako Dibulgazio Batzordea

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/28

GEODA sortu da, Sociedad Geologica de España-ko Dibulgazio Batzorde berria. Zientziaren zeregin garrantzitsuenetariko bat bere ezagutzak zientzia hutsetik haratago transmititzea da. Gizartera terminologia konplexu eta espezializatua hurbiltzeak gatazka sortzen du hizkuntza erraz, hurbil eta inklusiboa aukeratzeko eta lantzeko orduan. Lurraren Zientzietako dibulgazioa garatzen ari da azken urteotan eta gero eta garrantzia handiagoa duen diziplina da. Horretan, dibulgazioaren eta dibulgatzailearen irudia gero eta inportanteagoa da eta oso positiboa izango da Lurraren Zientzietarako eta, bereziki, Geologiarako. GEODA dibulgazio-batzordea Lurraren Zientziek bizitzen ari diren dibulgazio-mugimendu horri erantzuteko sortu da.