EVALUACIÓN INTERNA SOBRE LA IMPLANTACIÓN DEL SGIC

KBBSren ezarpenaren barne ebaluazioa

Barne ebaluazioa gogoetarako prozesua da, berez, unibertsitatearen komunitateko eragile ezberdinek Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS) UPV/EHUren ikastegi batean noraino ezarri eta gestionatzen den egindako gogoeta.


Helburu honekin, ebaluazio talde batek, unibertsitatekoak baino ikastegitik kanpokoak, aztertzen du sistemaren dokumentazioa. Prozesu honen amaieran, bisita egiten zaio ikastegiari, goiz batean zehar eta elkarrizketa bat izaten da ikastegiko zuzendaritza taldearekin, interes talde ezberdinetan eta ebaluazio taldearekin, litezkeen zalantzak argitu eta ikastegiaren gestioa hobetzen laguntzearren. Honen guztionen azken emaitza Barne Ebaluazioaren txostena da.


Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak (aurrerantzean SCEI/KEIZ) koordinatzen du prozesua eta behar den prestakuntza eskaintzen dio ikastegi ebaluatuari irizpideak bateratu eta balioan jartzeko.


Ikastegiari laguntza eskaintzea da barne ebaluazioaren xede eta helburua, beharrezkoa baita geratu eta gauzak nola egiten ari garen gogoeta egitea, lortutako emaitzak eta lortu beharreko hobekuntza definitzeko. Hortaz, KBBSren ezarpenaren maila balioestea da helburu, erreferentzia ereduak oinarri hartuta, baina ez da inola ere izango ikastegiek berek sistematikoki burutu ahal dituzten berrikusketen ordezko.

Barne ebaluaziorako prozesuan parte hartzeko baldintza

Barne ebaluazioa eskatuko luketen UPV/EHUren ikastegi guztiek baldintza hauek bete beharko dituzte:


- bere KBBSa doituta izango du kasuan kasu AUDIT eta/edo KAE-AUDIT programarekin.
- Bere KBBSa doituta izango du benetako gestioari eta egiaztatu beharko du gestio hori eskura izan beharko dituen erregistroen zerrenden bidez.
- Gestioaren ardura izango duten pertsonen parte hartzea, KBBSa diseinatu eta berrikusten dutelarik.
- Gestio gida KAEren arabera osatuko da, hala badagokio.

Ebaluazio mota

Barne ebaluazioa kasuan kasu eskatzen duen ikastegiaren premiak asebetetzeko diseinatzen da. Horregatik, barne ebaluazioaren garapena ezberdina da bereziki tokian tokiko ikastegiaren eta gestioaren maila eta baldintzen arabera.   Ikastegiaren antolakuntza maila kontutan hartuta, zuzendaritza taldeak eta SCEI/KEIZek adostu beharko dute zein den barne ebaluazioaren mota egokiena:


1. Barne ebaluazioa AUDIT ereduaren arabera.
2. Barne ebaluazioa Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren (KAE) eta AUDITen arabera.

Kasu bietan, ebaluazioaren helmena espezifikoa izango da AUDITren zuzentarauak eta, hala balegokio, KAEren elementuak kontutan hartuta. Gogoeta egiten da ikastegiak sakondu nahi dituen gestio elementuetan.

Barne ebaluaziorako prozesuan jarraitu beharko urratsak

1. Ikastegiak barne ebaluazioa eskatzen du  calidad@ehu.eus helbide elektronikoaren bidez.
2. SCEI/KEIZ harremanetan jarriko da ikastegiarekin xehetasunak komentatzeko: barne ebaluazioaren mota, egin ahal izateko egunak, ebaluazio taldea, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta abar.
3. Ebaluazioa egin baino lehen, ikastegiak aldez aurretik gogoeta egin eta berrikusi beharko du bere gestio sistema, kasuan kasu, AUDIT eredua eta/edo KAE oinarri hartuta.
4. Ikastegiak, ebaluazio mota zein den, gestio gida bidali eta/edo jakinarazten du KBBSren eskuliburuaren azken bertsioa eskura dagoela.
5. SCEI/KEIZ-k dokumentazioa igortzen dio ebaluazio taldeari eta bisita egiteko ordua eta data adostuko du arduradunekin eta ebaluazio taldearekin.
6. Barne ebaluazioa egiten da. Ebaluazio taldeak, goiz bateko saioan zehar, elkarrizketak egiten ditu zuzendaritza taldearekin, administratzaile edo administrazio buruarekin eta, hala badagokio, titulazio koordinatzaileekin.
7. Barne ebaluazioaren azken emaitza da barne ebaluazioaren txostena non agertzen baita KBBSren ezarpenari buruzko balioespena, indarguneak eta hobetzeko arloak, beti ere ebaluatzaileen iritziaz.
Txosten hau ikastegiarekin batera egiten da, bisita amaitu eta gero.
8. Barne ebaluazioa egin eta gero, ikastegiak hobekuntza ekintzen plan bat egin eta abian jarriko du, bertan erabakiko delarik lehenetsi diren hobekuntzarako ekintza bakoitza nork, nola eta noiz egingo den, ekintza hauek ikastegiaren KBBSan sartuz UNIKUDEren bidez.
Era berean, arduradunek barne ebaluaziorako prozedura egiteko sistema (esteka) jarriko dute, bertako erregistroen artean barne ebaluazioari buruzko txostena izanik.

Ebaluazio taldeen betebeharrak

Ebaluazio taldea ebaluatu beharreko ikastegitik kanpoko pertsonak osatuko dute, behar bezalako prestakuntza dutenek. Ezinezkoa da norbere lana ebaluatzea.
Ebaluazio taldeko kide izan daitezke UPV/EHUko IRI zein AZPko kideak, zenbait baldintza betetzen badituzte:


• IRI: unibertsitateko ikastegiren batean gestiorako pertsona bakarreko karguren batean aritu izana (azken 6 urteetan).
• AZPko kideak: zein bere KBBSren gestioaren arloan ari diren ikastegiko teknikari, administratzaile edo administrazio buru izan.
• Jakintza eta esperientzia izan, kalitatea bermatzeko sistemen ebaluazioan edo auditorietan.
• Jakintza eta esperientzia izan, kalitatea bermatzeko sistemak UPV/EHUn diseinatzen eta ezartzen.
• Jakintza izan kalitatearen kudeaketarako erreferentziazko sistemetan (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua) eta bereziki AUDIT ereduan.


Ebaluazio talderako barne ebaluazioaren protokoloa


Barne ebaluazioari buruzko txostena