simulación_principal

Sarrera

Irudia

ENEDI taldeak simulazio tresna desberdinentzako lizentziak ditu. Tresna hauen erabilera era askotakoa izan daiteke. Besteak beste, emaitza esperimentaletan oinarritutako modelo numerikoen egiaztapenak egin daitezke edota elementu zein eraikinaren diseinuaren hobekuntza analisi parametrikoen bitartez.

Simulazio programak egindako entseguentzako tresna osagarriak izan daitezke. Bide esperimentala zein kalkulu numerikoa beraien errore iturriak eta ziurgabetasunak dituzte, hortaz bi metodoen emaitzak lortu eta konparatzea oso interesgarria da.

Eduki publikatzailea

Bero-transferentzia simulazioa

Irudia

Helburua: Diferentzia finitu edo bolumen finitu (CFD) zenbakizko metodoetan oinarrituta, tenperatura eremuaren ekuazio diferentzialaren ebazpena. 

Software: Ansys-Fluent, Star CCM+, Therm, Kobra.

Aplikazioak:

  • Itxitura opaku edo lehioen erresistentzia termikoaren kalkulua
  • Bloke-diseinuaren optimizazioa
  • Zubi termikoen karakterizazioa
  • Fase aldaketako materialen (PCM) portaeraren analisi termikoa

Simulazio higrotermikoa

Irudia

Helburua: Bero- eta masa-transferentziarekin eralzionatutako ekuazioak modu bateratuan ebaztean datza.

Software: Wufi.

Applications:

  • Barne kondentsazio arriskuaren kalkulua
  • Hezetasuna atxiktzen duen itxituren lehortze denboraren kalkulua
  • Eraikinen kanpoko elementuengan euriak duen eragina
  • Konponketa edo birgaitzearen ondorioz emandako hobekuntzen kuantifikazioa

Aire-mugimendu simulazioa

Helburua: Masa eta momentu kontserbazioen ekuazio diferentzalen ebazpena. Gehienetan bero transferentziak ere eragina du aztertutako fenomenoetan, eta horren ondorioz energia kontserbazioaren ekauzioa era akoplatuan ebatzi behar da. 

Software: Contam, Ansys-Fluent, Star CCM+.

Aplikazioak:

  • Esparru itxietan aire mugimenduaren zehaztapena
  • Barne aire kalitatearengan okupazio eta etxeko-lanek duten eragina
  • Aireztapen mekanikoko sistemen ebaluazio energetikoa
  • Fatxada aireztatuen analisi termikoa
Irudia

Eraikinen simulazio energetikoa

Irudia

Helburua: Eraikin eta bere ingurumenaren modelu bat eraikitzean datza, bere portaera energetiko teorikoa aztertu ahal izateko. Eraikinaren geometriaz eta inguratzaile-termikoaren materialetaz aparte, kanpo baldintza klimatiko eta eraikinaren erabileraren inguruko informazioa ere kontutan hartzen du. 

Software: DesignBuilder, Trnsys, EnergyPlus.

Aplikazioak:

  • Eraikin baten instalazioen diseinu kalkua
  • Berotze- eta hozte-sistemen eskaeraren kalkulua
  • Eraikinaren gainean egindako hobekuntzen aurrespen energetikoan duten eragina
  • Berotze, hozte eta etxeko ur beroaren kontsumoen kalkulua
  • konfort termikoaren analisia

Eraikinen ziurtagiri energetikoa

Irudia

Helburua: Extebizitza edota eraikin baten eraginkortasun energetikoaren maila neurtzen duen ziurtagiri energetikoa eskuratzean datza. Garraio, Energia eta Industria Ministerioak onartutako programak erabiltzen dira.

Software: HULC, CE3, CE3X, Cerma.

Aplikazioak:

  • Proiektuan edo bukatuta dauden eraikinen ziurtagiri energetikoa
  • Aldez aurretik eraikita dauden etxebizitzen ziurtagiri energetikoa
  • Eraikinen eraginkortasun termikoaren kalifizazioa