ENLIGHT. Eragina neurtzeko metodologian nazioarteko erreferentea
Baliabideak eta ekitaldiak
Eragina edo inpaktua ENLIGHTen misioaren funtsezko ardatza da eta, horrenbestez, haren helburu nagusietako bat ENLIGHTeko unibertsitateetan eraginean oinarritutako kultura sustatzea da. Horren barruan sartzen dira eraginera bideratutako kudeaketako jardunbide egokien eredua sustatzea eta eragina Goi Mailako Hezkuntzako, Ikerketako eta Berrikuntzako jardueretan txertatzea.
Helburu horrekin, ENLIGHTeko ikerketaren eraginari buruzko taldeak ikerketaren eraginaren ebaluazioari eta neurketari buruzko nazioarteko jardunbide egokien biltegi bat garatu du. Era berean, Impact Awards sarien deialdia jarri du abian, ENLIGHTeko unibertsitateetan eragina planifikatzeko eta lortzeko orduan adibide nabarmenak diren ikerketa-ekimenak aitortu eta ikusgarri egiteko, eta ENLIGHT Impact Ambassadors izendatu ditu.
Halaber, 2025eko martxoaren 27an eta 28an egindako ENLIGHT Impact Conference konferentzia elkarrekin antolatu du, eta ikerketaren eraginari buruzko sentsibilizazio-, ezagutza- eta prestakuntza-maila autoebaluatzeko ENLIGHTen tresna-kita jarri du abian.