ENLIGHT, gure Europar Unibertsitatea

ENLIGHT, gure Europar Unibertsitatea

Parte hartzen duten unibertsitateen mapa

ENLIGHT EHU partaide den Europako aliantza edo unibertsitatea da, beste 9 erakunde publiko eta orokorrekin batera; erakunde horiek guztiek ikerketa-jarduera nabarmena dute. Guztira, 350.000 ikasletik gorako komunitatea osatzen dugu, eta Europa osoan gaude presente. 2021az geroztik, erakundeen, arlo akademikoaren eta ikerketaren arteko lankidetza areagotzen ari gara, eta mugikortasunerako eta alde anitzeko lankidetzarako espazio ireki bat sortzen.

ENLIGHTek hezkuntza berritzailea eta diziplinartekoa sustatzen du, ikasleek eta irakasleek zeharkako gaitasunak garatu eta gizartearekiko zein munduarekiko konpromisoa indartu ahal izan dezaten.

ENLIGHTek aukerak eskaintzen dizkio unibertsitate-komunitate osoari (IIP, AZP eta ikasleak), besteak beste: lankidetza-ekimenetarako dirulaguntzak, ikastaroak, irakasgaiak eta mugikortasun-aukera berritzaileak, ekitaldietan parte hartzeko aukerak, etab.

ENLIGHTi buruzko zalantzarik edo galderarik baduzu, honako helbide hauetara jo dezakezu:

EHUko ENLIGHTeko zuzendaria: Jon Azkune Torres