Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko du urriaren 31n

Pozarren jakinarazten dizuet Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko duela urriaren 31n, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (irakasletza eraikinean) areto nagusian, 11:00etan.

Lanaren izenburua: La construcción colectiva del conocimiento comunitario a través de las historias orales para la creación de materiales didácticos digitales

Zuzendaria: Daniel Losada Iglesias

Programa: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Bereziak

Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)


Bere tesi ibilbidean aldamenean ibili gara oinez, eta lehenago ere bai.

Lehen Hezkuntzako graduan lehen pausoak eman zituenean ezagutu genuen elkar, eta agerikoa zen zein irudimentsua eta ikaszalea zen. Gero, 3. mailan berriz elkartu ginen, eta #decomagis esperientzia aurrera atera zuen taldeko kidea izan zen, artean Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola zen horretan. Iraultza txiki bat izan zen, iraultza atsegina eta gustagarria.

Decomagis ate sinbolikoa

 

Decomagis protesta irudimentsua

Bizitzaren kasualitateak, bere Gradu Amaierako Lanen epaimahaian egotea egokitu zitzaidan, atzerriko hizkuntzaren espezialitatean, ingelesez aritu ginen orduan.

Ondoren, pentsatu genuen artikulu bat idatz genezakeela elkarrekin, hizkuntzaren inguruko hausnarketa egiten ari ginelako, jabegabetzearen inguruan. Hizkuntzaren jabegabetzea deitu genion lanari, eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu genuen:

Ezeiza, A., Delgado, N., eta Encina, J. (2017). Desempoderamiento lingüístico. In J. Encina eta A. Ezeiza (Koord.), Sin poder. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana (237-252. orr.). Volapük Ediciones. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=725

Ezeiza, A., Delgado de Frutos, N, eta Encina, J. (2017). Hizkuntzaren jabe-gabetzea.  In A. Ezeiza eta J. Encina (Koord.), Posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera (159-172. orr.). ISM, UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=936

Horretan ari ginelarik, Nahia masterrean ari zen eta praktika egiteko, kanpoko tutore izateko aukera sortu zen, Fiskalitateari buruzko material pedagogikoak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. Bikain pasa genuen, bai materialgintzan, bai ikuspegi pedagogikoak sortzen eta asmatzen. Oso ondo baloratu ziguten materiala, eta aitzakia izan zen harremanetan segitzeko.

Horrek guztiak elkarrekin pasiatzen ibiltzera animatu gintuen. Harrezkero, Donostiako Altza auzoan ibilalditxo batzuk eginak ginen eta matrize soziokulturalaren inguruan idatzi nahi genuenez, elkarrekin egin genuen berriz ere, eta Ione Urangarekin batera, artikulu bat prestatu genuen haurrekin ahozko historiak nola landu planteatzeko:

Encina, J., Ezeiza, A., eta Delgado de Frutos, N.  (2019).Diversidad lingüística y matriz sociocultural. In A. Ezeiza y J. Encina (coord.), Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica (87-124. orr.). ISM-UPV/EHU, UNILCO-espacio nómada. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=958

Delgado de Frutos, N., Uranga, I., Encina, J. eta Ezeiza, A. (2019). Historias orales en Educación Infantil y Primaria. In A. Ezeiza eta J. Encina (Koord.), Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica. Algunos apuntes sobre lengua y complejidad (273-289. orr.). ISM-UPV/EHU. https://labur.eus/zqqvz

Eta pasio horietan joan ginen tesi bide horretan bidelagun izaten, beti pozik, atseginez eta irudimentsu. Kontzeptu teorikoak eguneroko bizitzako praktikarekin elkarlotuz, aitzakia ederra izan da tesia hizketan segitzeko, oinez, pasiatzen eta bizitzaren bidea elkarrekin egiten. Bide horretan, ahozko historiei buruz gehiago jakin nahi zuelarik, beste artikulu bat prestatu genuen elkarrekin:

Encina, J., Ezeiza, A., eta Delgado de Frutos, N. (2020). Historias orales como herramienta para la convivencialidad. Revista Latinoamericana Estudios De La Paz Y El Conflicto, 1(2), 13–38. https://doi.org/10.5377/rlpc.v1i2.9828

Zorionak, Nahia, ibilbide eder hau gurekin partekatzeagatik, eta bizitzak aitzakia berriak eskainiko dizkigu maitasunezko bide hau jorratzen segitzeko!

Comments are closed.