-
ISM2021 Nazioarteko Topaketa Birtuala, abuztuak 4-5
2014an Ilusionista Sozialen Mintegia eratu zenetik, urtero-urtero antolatu ditugu jardunaldiak, topaketak eta ikastaroak (2020. urtean izan ezik). Ohitura on hori berreskuratuko dugu aurten, abuztuaren 4 eta 5ean. Azken bi urteetan, proiektu interesgarriak ezagutu ditugu eta informalki ideiak trukatzen aritu gara. Topaketa birtual hau baliatu nahi dugu proiektu horietan eta beste zenbaitetan dabiltzan pertsonak harremanetan jarri […]
-
Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko. Audioa deskargatu Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta burgesiaren baloreak […]
-
Ekoizpen-ereduak eta eskola-ereduak: fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa
Gai hau hainbatetan ateratzen zaigu, hezkuntzaren inguruko debateetan. Ebaluazioari buruzko ikastaroan informazio gehiago eskatu digutela baliatuz, hona ere ekarriko dut bertan azaldutakoa. Fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa, hiru ekoizpen-modu dira Azken 150 urteetan, eskolaren hedapena enpresen beharrekin loturik egon da. Enpresa-ereduen arabera antolatu da irakaskuntza-lana, enpresara egokitzeko (ez soilik baina bai nagusiki). Fordismoa Fordismoa da “eskola […]
-
IK/KI ikaskuntza kooperatiboaren inguruko hainbat kezka
Gai hau hizkuntzen ebaluazioari lotutako Prest Gara ikastaroan sortu zaigula aprobetxatuko dut, bertan idatzitakoa hona ere ekartzeko. Duda sortu da ea nola segitu IK/KI lanean Lehen Hezkuntzan etxealdi honetan. IK/KI, ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi… etxetik? IK/KI ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi teknika-multzo bat da, ikuspegi metodologiko zabalagoetan egoten dena normalean (proiektu bidezko metodologia, ikas-komunitateen metodologia…). Bi esteka hauetan […]
-
“Zuhaitz izaten irakatsi zidan”, Pedro García Olivoren artikulua euskaraz
Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 14. saio honetara! Gaurko saioan, hezkuntzaz ariko gara, harrigarria, ezta? Jeje… Baina beharbada hezkuntzaren ikuspegi berezi bat entzungo duzue, beste modu bat hezkuntzaz eta heziketaz hitz egiteko. Deskargatu Eskolak eragiten dituen kalteak espainiar estatuan eta beste leku batzuetan nabarmen salatu dituen pertsonetako bat da Pedro García Olivo. Salatzea, bere kasuan, ez […]
-
“Educación sin propiedad” liburuaren inguruko irratsaioa
Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 13. saiora! Gaurko saioan, pixka bat kontatuko dizuet argitaratu ditugun liburu batzuen inguruan eta bereziki hezkuntzaren inguruko liburuari buruz. Deskargatu 2018an, liburu bat argitaratu genuen, Volapük argitaletxearekin prestatutako laugarrena, tetralogiaren azkena. Beno, liburu bakar bat egitea pentsatzen genuen, baina lehenarekin ari ginelarik… beste hirurak idatzi beharra sentitu genuen. Lehen liburuari “Sin […]
-
Irakurmena eta IKTak
Gai hau oso zabala izanik, pentsatu dugu bi galderaren bueltan jorra dezakegula: Zertan aldatu dituzte irakurtzeko moduak IKTek? Nola erabil ditzakegu IKTak irakurmenerako jarduera didaktikoak planteatzeko? Arazo garrantzitsu bat dugu gure irakaskuntza-lana ikerketen laguntzaz gauzatu nahi dugunok: IKTek (oraindik) ez dute egonkortasun nahikorik ikerketen emaitzak iraunkorrak izateko. Adibidez, 2008an egindako txosten bateko emaitzak ez dira […]
-
Testu-liburuen negozioa agerian
Testu-liburuen negozio itzela izugarrizko oztopoa da hezkuntzaren eraldaketarako. Aspaldi salatzen den gaia da baina testu-liburuek atzera egin ezik aurrera doaz, orain gainera, liburuen garestitasuna dela eta, gobernuek politika bereziak garatu dituzte (komunitate autonomoaren araberakoak) liburu horiek familien gastuetan baxuagoak izateko (testu-liburuetarako txekeak, diru-laguntza zuzenak edo zeharkakoak, ikastetxeei eskaintzen zaizkien dirulaguntzak…). Diru-laguntza hauek prezioa handitu baino […]
-
IKTen eragina haurren garunean, ipuin kontalaritzaren aurrean
Gaur txio hau ikusi dut eta deigarria egin zait: Efectivamente, la exposición temprana (en este caso, 4-6 años) a pantallas cambia la actividad cerebral, frente a la exposición a cuentacuentos, alterando patrones EEG relacionados con disfunciones atencionales referidas por padres… https://t.co/ydg6fz6zxD — Iban Onandia H. (@nabi_onandia) August 19, 2019 Gero, harian Iban Onaindiak ondo azaldu […]
-
[Irratsaioa] Zientzia, Unibertsitatea eta jakintzak
Dulantziko Mitxoleta Libertarioak irratsaioaren seigarren honetan, aste honetan klaseetan jorratu dugun gai bat ekarri dugu harira: zertarako Zientzia? Nola lantzen dira gizarte-zientziak? Zein dira Unibertsitatearen muga garrantzitsu batzuk Zientziaren garapenarekiko? Deskargatu Lagungarri gisa, artikulu hau erabili dugu: Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina (2018). Zientziaren jabe-gabetzea, etika eta haurrei lotutako ikerketak. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=940 KREDITUAK Sintonia: Mitxoleta – […]