-
Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan I: Beharrak eta asebetetzaileak
Aste honetan irakasleen formaziorako online ikastaro bat ematen hasi gara Javier Encina eta biok, Eusko Jaurlaritzaren formazio programaren barruan (prest_gara201516): Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan. Lehen bi saioak aurrez aurrekoak izan dira eta maiatzaren 13ra bitartean bat/zeroen munduan segi beharko dugu. Ikastaroko oinarrizko materialetako bat iaz argitaratutako liburuxka hauxe da: Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Lide SALBARREDI […]
-
Hirien (h)istori(o)ak…
Bi hilabetez Mexikon ibili ondoren, hementxe nabil berriz bueltan, Donostiako erritmoa berriro ere hartzen… eta halaxen datozkit bertan bizitakoen oroitzapenak, arrapaladan tarteka, ttanttaka gehienetan, egunean zehar… Oaxakan hamaika kontu eder eta gazi-gozo bizitakoak izan gara, eta horietako bat erakusketa honen ezusteko ederra: Historias de Ciudades, Katharina Von Arx artista suizarrak (1928-2013) egindako lanen erakusketa Oaxakako […]
-
Hizkuntzaren didaktikaz hausnartzen… Silvio Rodríguezekin!
Beno… egia esan ez zen, ez, klasera etorri… baina Silviok kantatu egin zigun eta berari esker, teoria beste ikuspegi batetik hartu eta… tatxan! gauza piloa ulertu genuen. Hilabete hauetan ez naiz askorik ibili blog honetatik, ze ilusio handiz lanean aritu gara jotake… baina arian-arian kontatuko ditut gure bizipenak. Donostiako Irakasleen Eskolako hirugarren mailako ikasleekin egin […]
-
Idatzizko komunikazio gaitasunaren garapena eta elkarren arteko erregulazioa
Gaur (2015/11/10) Donostian egin dira XXII. Psikodidaktika Masterreko Jardunaldiak: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak. Bertan azaldu dut nire tesi proiektuko atal txiki bat, idatzizko komunikazio erreferentzialari lotutakoa. Hona erabilitako aurkezpena, 10 minututan trinko-trinko kontatu beharreko kontua izan da! [slideshare id=54963512&doc=aezeizadlosadaaurkezpenapsikodid2015-151110175005-lva1-app6891]
-
Gaur, urriak 22 #magisfesta eguna!!!
Gaur, 2015eko urriaren 22an, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Lehen MagisFesta egingo dugu, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako ikasleek antolatua (31 taldea). Ikasleek aurten hainbat proposamen egin dituzte Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian gauzatzeko, euren nahietatik abiatuz eta ilusionismo sozialaren printzipioetan oinarriturik. Horietariko bat Magisteritzan festa bat antolatzea izan da, jendearekin eta jendearengandik lan egiteko, magisteritzako beste pertsona […]
-
Prest_Gara 2015-2016: Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan
Dagoeneko zabalik da irakaskuntza arautuko irakasleei zuzendutako formazioaren bigarren eperako matrikula (irailaren 25a arte) eta aurten, hizkuntzen irakaskuntzari lotutako bi ikastaro proposatu ditugu, bata aurrez aurrekoa eta bestea online. Hona programako katalogo osoa eta matrikulatzeko esteka: PREST_GARA 2015-2016 laburpen-eskuorria (pdf) Ikastaro guztien liburua (pdf) Matrikulatzeko esteka Eskaintzen ditugun bi ikastaroak izenburu berekoak dira: Hizkuntzen irakaskuntza […]
-
Partaidetza-prozesuak egiteko moduak
“Jendea gehiago kontuan hartzen duen” partaidetza prozesu bat abiatu nahi badugu, pentsatu behar dugu ez garela lehenak halako zerbait egiteko ideia izan dugunak. Partaidetza prozesuak egiteko erak hiru hauetan laburbil daitezke: Lehena, ordaintzen digunarengatik/digunarentzat lan egitea litzateke (bidaltzen gaituenarentzat). Ez diogu ezer galdetu behar geure buruari, ezta inorekin lan egin beharrik ere; eskatu digutena egin […]
-
Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak Lesakan, abuztuaren 4tik 9ra
2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa: http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html Eta pentsatu genuen… zergatik ez antolatu geuk jardunaldi horietarako ekitaldiren bat? Azken batean, ikasturte osoa daramagu hezkuntzaren jabe-gabetzeaz hausnartzen eta ilusionismo sozialetik abiatuta lan egiten… Hortxe genbiltzala, Kontxi gure mintegikideak aukera zabaldu zigun Lesakan egiteko, bertako Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian. Lekua […]
-
ANIMATU “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaiko azterketara!!!
Kaixo denoi! Bihar izango dugu Hizkuntza eta Teknologia irakasgaiko azterketa ofiziala, 15:00etatik 17:00etara 3.5 gelan. Esan daiteke AZKEN AUKERA dela kalifikazioari begira zeozer egiteko eta funtsean, azken aukera da zerbait (gehiago) egin nahi duzuenontzat. Orain arte zuetako gehientsuenok oso lan politak egin dituzue, interesgarriak, irudimentsuak… kalifikazioak jartzeko asteburua beharko dut baina astelehenerako jarrita izango dituzue […]
-
Zer da JAKINTZA LIBREA? Zertarako IKTak?
Datorren asteko ostegunean, 2015eko maiatzaren 7an, Bilbon egingo dira Jakintza Librearen V. Jardunaldiak: Teknologia Irakaslearen eskura eta saioetako bat dinamizatzera (edo akuilatzera…) gonbidatu naute (eskerrik asko!!!). Hementxe duzue egitarau osoa: http://www.jakintzalibre.eus/teknologia-irakaslearen-eskura-egitaraua/ Saioa 11:45etik 13:45era izango da, neure kasuan unibertsitateaz, gradu eta graduondokoez eta hezkuntza ez formalaz ariko gara hausnartzen. ZER DA JAKINTZA LIBREA? Jakintza […]
