-
Zergatik EZ aplikatu PBL metodologia?
2010. urtean hasi nintzen Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan (PBL – Project-based Learning) lan egiten, formazioa ematen eta sakontzen, Euskal Herriko Unibertsitateko formazio zerbitzuak (HELAZ/SAE) bide hori urratu nahi baitzuen ERAGIN programaren bitartez. Ordutik hona, ERAGIN programako tutore izan naiz bere bost edizioetan eta hala, gure unibertsitateko hainbat irakasleren lana orientatzeaz arduratu naiz, bai diseinuan eta bai […]
-
Ilusionismo soziala Magisteritzan, ezinezkoaren itxaropena…
Aurreko astean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian talde batean gertatzen ari ziren hainbat kontu azaldu nituen, eta gaur zertzelada pare bat emango dut “Euskara, hezkuntzarako tresna” izeneko 4. mailako espezialitateko “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaian gertatzen ari denaz. [hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat “hizkuntza tresna gisa” kontzeptuaren inguruan, zer pentsatu […]
-
Partaidetza esperientziak eta ilusionismo soziala Magisteritzan… Hizkuntzaren Didaktikan
2014ko irailean hasita, partaidetza esperientziak bizitzen ari gara Magisteritzan (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan), 1., 3. eta 4. mailako hainbat talderekin, Javier Encina, ilusionista sozialaren laguntza eta lankidetzari esker, bisitan ere izan genuena aste pare batez saio batzuetan gurekin lanean (mila esker, Javi! <3). 7-8 aste hauetan gauza pilo-piloa gertatu da… izugarri ikasten ari gara eta […]
-
Nola ebaluatu talde-lana?
Lehenik eta behin, zer da talde-lana? Bitxia da ikustea talde-lana ebaluazio-irizpideen zerrendan irakasgai askotan, inolako zehaztapenik gabe: “Talde-lana: %20”. Eta orduan galdetzen dut: “Talde-lanaren zein alderdi ebaluatuko duzu? Ze maila espero duzu, alegia, zer da %20 talde-lanean, zer egin behar da edo nolakoa izan behar da?…”. Normalean, galdera hauek ez dute erantzunik izaten. Taldean lan […]
-
Hezkuntzaz eztabaidatu nahi? Etorri urriaren 23an Magiseko belardira!
Egun hauetan, greba zela ez zela, konturatu gara gure Eskolan gutxi eztabaidatzen dela ikasle-irakasleon artean. Hori dela eta, datorren ostegunean, urriak 23, klasea belardira eramango dugu! Goizeko 8:30etan hasita, nahi dugun hezkuntza izango dugu eztabaidagai: zergatik gauden LOMCEren aurka, nolako hezkuntza desiratzen dugun, nola egin dezakegun hezkuntza hobe baten bidea… Greban egon ala ez, hezkuntzaz […]
-
“Autonomía y Autogestión” liburuaren aurkezpena
Datorren ostiralean, 2014ko urriak 10, 19:30ean, “Autonomía y Autogestión” DVD formatuko liburuaren aurkezpena egingo da Donostiako Udal liburutegi zaharreko sotoan, San Jeronimo kalean (Kriptan). Liburu honetan, autonomia eta autokudeaketaren gaia Andaluzia, Euskal Herria, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Uruguay eta Txilen lantzen ari diren hainbat pertsona eta kolektiboren arteko elkarlana, elkarren arteko laguntza, konexioa eta eraikitze […]
-
Eguneroko elkarrizketak analizatzen
Beste liburu interesgarri bat:Eggins, Suzanne & Slade, Diana (1997). Analysing Casual Conversation. New York: Continuum. ISBN 0-304-33729-3 Ikertzaile hauek lan itzela egin dute eguneroko elkarrizketak aztertzen. Urte luzeetako lanaren emaitza da liburu hau, metodologia argikoa, baina gehien gustatu zaidana da bat-bateko elkarrizketen garrantzi soziala eta psikologikoa azpimarratzea. Askotan ematen du lankideekin, lagunekin, familiartean berriketan ari […]
-
Andy Hargreaves-en Enseñar en la Sociedad del Conocimiento
Liburu honekin hastea ez da inolaz ere kasualitate. Hargreaves-ek oso garbi jartzen ditu gizartean une honetan ditugun koxka nagusiak eta koxka horiek nola eragiten duten eta nola eragin beharko luketen hezkuntzan. Hiru pasarte hautatu ditut liburuaren tesi nagusia ulertzeko (azpimarrak nireak dira): McMunduaren ideia, Barber-ri (1995) hartua: “fuerzas económicas, tecnológicas y ecológicas sin freno que […]
-
Idatzizkoaren ebaluazioa
Idatzizko lanen ebaluazioan, idaztea zer den galdetu behar diogu geure buruari, nola interpretatzen dugun idazteko prozesua eta zein eredu edo teoria hartuko dugu kontuan. Horrez gain, pentsatu behar dugu zein den ebaluazioaren helburua, alegia, nolako informazioa erauzi nahi den ebaluazio horretatik, norentzat, zertarako… Erabaki horiek nola hartu laguntzeko, gida ona da Sara Cushing-en liburu hau: […]
-
Elkarreragin sozio-diskurtsiboa eta diskurtsoaren azterketa
Diskurtsoaren azterketaren inguruko marko teorikoak eta ikerketa-metodologiak arakatzen nenbilela, Genevako Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa-ildoa Euskal Herrian zertan den jakin nahian, liburu hau iritsi zitzaidan eskuartera orain dela hilabete batzuk, duela egun pare bat arte irakurtzeko modurik izan ez dudana: Plazaola, I., Alonso Fourcade, M.P. (ed.) (2007). Testuak, diskurtsoak eta generoak. Euskal testuen azterketa […]
