Hezkuntza eta Hizkuntza

  • IKERKETAK
  • Nitaz
Illustration of a bird flying.
  • HitzKeta, euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa

    Otsailaren 6an jaso genuen webgune honen berri. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako laugarren mailako ikasle talde batek egindako webgunea da HitzKeta (http://hitzketa.webnode.es), euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa. Ikasleekin lantzeko, seme alabei kontatu eta kantatzeko, edota tarte atsegin bat pasatzeko moduko material bilduma da, eta materiala euskaraz badago ere, azalpenak lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz gehitu […]

    8 otsaila, 2018
  • Uda Ikastaroa: ‘Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua’

    Ikastaro honen berri izan dut eta uste dut interesgarria izango zaizuela, bai irakasleoi, bai Hezkuntzaren eremuko ikasleoi eta bai, oro har, hizkuntzen irakaskuntzarekin (izan arlo linguistikoetan zein ez linguistikoetan) eta murgiltze prozesuekin interesa dugun guztioi:  ‘Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua’ uztailaren 12, 13 eta 14an izango da Donostian Ikasle guztiek euskarazko hizkuntza komunikazio gaitasun […]

    28 maiatza, 2017
  • Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza berritzailearen inguruko tailerra

    Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Ingeles eta Aleman Filologia Sailak antolatu du nazioarteko mintegi hau: XII International Laslab Workshop. Education for change: Innovative foreign language learning approaches Gasteizen izango da, 2017ko maiatzaren 19an, Micaela Portilla Ikergunean, eta antolatzailea LASLAB da antolatzaile nagusia (Language and Speech Lab) Informazio gehiago: http://laslab2017ws.wixsite.com/workshop

    5 maiatza, 2017
  • SIN PODER liburuaren argitalpena

    Volapük Argitaletxearekin batera egindako akordioaren lehen fruitua da SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza dira liburuko koordinatzaileak. Volapük Argitaletxearekin batera, UPV/EHUko Ilusionista Sozialen Mintegiak, UNILCO-espacio nómadak eta Ilusionista Sozialen Kolektiboak hartu dute parte edizioan. Liburu honetan, jabe-gabetzearekin lotuta ikusi ditugun hainbat artikulu bildu ditugu, eta liburuaren […]

    3 apirila, 2017
  • Ahozko historiak bizikidetza lantzeko

    Ikasgela kulturanitza dela diogunean, hainbatetan ikasgelan ari gara soilik pentsatzen, zer egin “nire ikasle kulturanitzekin”. Ikuspegia zabaltzen badugu, konturatuko gara eskolaren ingurune soziala dela kulturanitza. Ebidentea dirudi, baina eskolan ez gaude oso ohituta ingurunera begiratzen. Eskolaren ingurune soziala kulturanitza da eta horrek esan nahi du izugarrizko aberastasuna izateaz gain, kultura desberdinetako jendea posizio asimetrikoan dagoela, […]

    27 otsaila, 2017
  • Ahozkotasuna eskolan

    Ahozkotasuna gauzak ahoz esatearekin nahasten da, eta ez da gauza bera. Ahozkotasuna eskolan lantzeko, lehenik eta behin jakin beharko dugu ze inplikatzen duen ahozkotasunak, zein diren ahozkotasunaren oinarrizko mekanismoak eta nola sortzen den ahozkotasun hori. Rudy MOSTACEROren arabera (2004), ahozkotasunak maila hirukoitza du aldi berean: hizkuntzaren maila, maila paralinguistikoa eta maila semiotiko-kulturala, eta hortaz, ahozko […]

    13 otsaila, 2017
  • Zertarako irakatsi hizkuntza, ze hizkuntza eta nola?

    Hizkuntzaren didaktikaren jakintza-eremuan espezialista omen naiz eta… hainbeste urtetan metodologietan mugitu ondoren, neure amarruan erorita nengoela konturatu nintzen duela urte gutxi, tesian harrapatuta nengoelarik Javier Encina ilusionista sozialarekin topatu nintzenean. Didaktikaren arazoa da NOLA galderan zentratzen dela, baina ez da zalantzan jartzen ZER eta ZERTARAKO, horregatik NOLA desberdin asko asmatu baditugu ere, azkenean ZER beraren […]

    6 otsaila, 2017
  • Ikuspegi estrukturalistatik ikuspegi dialektikorako jauzia hizkuntzen didaktikan

    Barka hizkuntzen didaktikan adituak zaretenok blog-sarrera honetan egingo dudan sintesi sintetikoagatik. Nire asmoa ez da jakintza-eremu honetan egin den ibilbide historikoa sinplifikatzea, eztabaida kokatzea baizik. Hizkuntzen irakaskuntzan azken 50 urteotan hainbat metodologia esperimentatu bada ere, metodologia horien atzean dauden ikuspegiak ez dira horrenbeste aldatu. Gaur egun, bi ikuspegi dabiltza lehian edo elkarrekin batera: ikuspegi gramatikala […]

    30 urtarrila, 2017
  • Zer da, baina, kultura?

    Laster sartuko gara bete-betean “Hizkuntzen irakaskuntza testuinguru kulturanitzetan” irakasleen formazioko prest_gara ikastaroan, eta deigarria da nola gehitu zaien “testuinguru kulturanitz” ‘abizena’ hizkuntzen irakaskuntzari lotutako formazio ikastaroei. Ez al dira testuinguru guztiak kulturanitzak? Ez al gara nahasten ari kultur aniztasuna eta jatorri geografikoko aniztasuna? Homogeneoak al dira ikasgelak beste herrialde batetik etorritako inor ez badago? Homogeneoak […]

    22 urtarrila, 2017
  • Hizkuntzaren normalizazioa eta Eskola mahai-ingurua, urriaren 5ean arratsaldez #ISM16

    Azken bi urte hauetan, hausnarketa sakona egiten ari gara hizkuntzaren -eta bereziki euskararen- irakaskuntza moduen inguruan. Hizkuntzaren didaktikan egindako paradigma aldaketek estrukturalismotik ikuspegi komunikatibora eraman gaituzte, baina berdin egiten dugu talka muga handi batekin: irakasten den hizkuntza ez da “benetakoa”, egiantzekoa da, bai, testuinguratze komunikatiboari esker, baina simulazioan mugitzen denez, ez ditu elkartzen pentsatzeak, egiteak […]

    2 urria, 2016
←Previous Page
1 … 7 8 9 10 11 … 17
Next Page→

Hezkuntza eta Hizkuntza

Proudly powered by WordPress