Skip to content

Hezkuntza eta Hizkuntza

    • IKERKETAK
    • Nitaz
Illustration of a bird flying.
  • Zer da JAKINTZA LIBREA? Zertarako IKTak?

    Datorren asteko ostegunean, 2015eko maiatzaren 7an, Bilbon egingo dira Jakintza Librearen V. Jardunaldiak: Teknologia Irakaslearen eskura eta saioetako bat dinamizatzera (edo akuilatzera…) gonbidatu naute (eskerrik asko!!!). Hementxe duzue egitarau osoa: http://www.jakintzalibre.eus/teknologia-irakaslearen-eskura-egitaraua/ Saioa 11:45etik 13:45era izango da, neure kasuan unibertsitateaz, gradu eta graduondokoez eta hezkuntza ez formalaz ariko gara hausnartzen.   ZER DA JAKINTZA LIBREA? Jakintza…

    29 apirila, 2015
  • Ludopedagogia Tailerra, jolasa partekatzeko modu gisa

    2015eko apirilaren 16 eta 17an, Ilusionista Sozialen Mintegia Eratzeko Topaketen jarduera gisa, LUDOPEDAGOGIA tailerra egin genuen Fabián Tellechea “Watu” uruguaitarrak eta María Rivasés zaragozarrak gidatua Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Benetan pozgarria, alaia, dibertigarria, bizia, jostagarria, zirraragarria izan zen saioa eta primeran pasa genuen. Ludopedagogiaren metodologia ezagutu nahi genuen eta ezagutzeko modurik onena EGINEZ/SENTITUZ/PENTSATUZ da, dudarik…

    23 apirila, 2015
  • Hezkuntzaren jabe-gabetzea apirilaren 15ean

    Datorren asteazkenean, 2015eko apirilak 15, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Majisteritzan) Hezkuntzaren Jabe-gabetzearen saioa izango dugu 1.3 gelan, 16:00etatik 20:00etara, Maider Aizpuruak koordinatua. Astean zehar jorratzen joango garen saio bakoitzak gai bat dute abiapuntu eta zabaltzen doaz, bertaratzen direnen partehartzeen eta eraikitze kolektiboen arabera. Hau ez da horren salbuespen… . Esta no es…

    8 apirila, 2015
  • ILUSIONISMO SOZIALAZ saioa apirilaren 14an

    Datorren asteartean, apirilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2.4 gelan, ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIA aurkeztuko dugu 16:00etatik 20:00etara. Zer da Ilusionismo Soziala? Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA izango dira saioaren dinamizatzaileak. Saioan zehar, Mintegian egiten ari garen lana komentatzeaz gain, ilusionismo sozialaren printzipioetan sakonduko dugu, kolektiboki eraikitzen segitzeko moduak partekatzeko eta sortzeko. GOGORATU: Sarrera librea da…

    7 apirila, 2015
  • BIDEO-FORUM apirilaren 13an

    Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak hasteko, 2015eko apirilaren 13an, 16:00etatik 20:00etara, BIDEO-FORUM saioa izango dugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 1.3 gelan. Saioa Naiara Larrañaga ikasleak koordinatuko du eta ideia da majisteritzan egiten ditugun bideoak konpartitzea eta bideo horietan oinarritutako eztabaidak piztea. Zure bideoak partekatu nahi badituzu, bidali mezutxo bat gure epostara: ilusionistasozialak@gmail.com AUPA GAZTE! Bideoak…

    6 apirila, 2015
  • Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak 2015eko apirilaren 13tik 20ra

    2014ko azaroaren amaieran PARTAIDETZA-PROZESUAK abiatu ditugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Partaidetza-modu hauek ofizialki aurkezteko asmotan, topaketak antolatu ditugu egiten ari garena, lan egiteko moduak, eztabaidak… zabaltzeko, gure sentitze, pentsatze eta egiteak elkarrEKIN eta elkarrENGANDIK eraikitzen segitzeko eta jende gehiago parte hartzera animatzeko.Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Partaidetza-erak interesatzen bazaizkizu, jakintzak eraikitzeko beste modu batzuk, harreman…

    1 apirila, 2015
  • Cuernavaca-Donostia konexioa!!!

    Datorren astelehenean, martxoak 23, Donostiako 18:00etan eta Cuernavacako 11:00etan, ikasle ilusionisten konexioa egingo dugu Skype bidez!!! Moreloseko Estatuko Unibertsitate Autonomoko (UAEM) Gizarte Ikasketen Fakultateko Gizarte Laneko ikasleek euren esperientzia kontatuko digute komunitatean lanean, Patios de la Estación auzoan egindako partaidetza-prozesuan, Moreloseko Ilusionista Sozialen Kolektiboko Amadeus eta Jessicarekin batera. Cuernavaca (México) GoogleMapsen Gu oso bestelako ingurunean…

    21 martxoa, 2015
  • Hezkuntzaren jabe-gabetzea eztabaidatzeko bideoak euskaraz

    Poliki-poliki, hezkuntzaren jabe-gabetzeari lotutako euskarazko bideoak pilatzen gabiltza, eztabaidarako lehen bideo-zirriborroa osatzeko. Hori dela eta, erreprodukzio-zerrenda sortu dugu youtube-n, euskarazko bideo hauek denak jarraian ikusteko edo errazago topatzeko. Interesgarria izan daitekeen beste bideoren bat ezagutzen baduzu edo egin baduzu, abixatu, zerrendara gehitzeko! [youtube]http://www.youtube.com/playlist?list=PLT9W6OL68WcF9S-1n9jiorMW10MP7I0Pu[/youtube]

    24 otsaila, 2015
  • “JendeAREKIN eta jendeARENGANDIK parte hartzen. Hezkuntzaren jabe-gabetzea” Mintegia Sevillan, otsailaren 23an

    Datorren astelehenean, otsailaren 23an, mintegi hauxe egingo dugu Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultatean: Seminario “Participando CON y DESDE la gente. El desempoderamiento educativo” Mintegi honetan, Sevillan egiten ari naizen ikerketa-egonaldi bikoitza bateratzeko eta elkarren artean ideiak trukatzeko aukera ezinhobea da: alde batetik, UNILCO-espacio nómada-n eta Ilusionista Sozialen Kolektiboan egiten ari naizen lana, eta bestetik, Sevillako…

    20 otsaila, 2015
  • “Komunikazio akademikoaren testuinguruak eta alfabetatzea” Mintegia otsailaren 26an Sevillan

    Sevillan egiten ari naizen ikerketa-egonaldia baliatuta, datorren otsailaren 26an, LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research) ikerketa-taldeak gonbidaturik, komunikazio gaitasun akademikoaren inguruan tesi-proiektuan egindako lana aurkezteko aukera izango dut: Seminario: “Contextos de comunicación académica y su alfabetización” Sevilla, 2015eko otsailaren 26an, 17:30etan, 4. solairuko 4.2 mintegian. Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Sevillako Unibertsitatea. 1. saioa: Alfabetatze akademikoari…

    19 otsaila, 2015
←Previous Page
1 … 10 11 12 13 14 … 17
Next Page→

Hezkuntza eta Hizkuntza

Proudly powered by WordPress