-
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, 2021eko azaroaren 11n
Aurtengo azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten, Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egingo da, Soziolinguistika Klusterrak antolaturik. Aurtengo gai nagusia migrazioak eta harrera linguistikoa da, oso bizi dagoen debate baten aurrean hausnarketak, ikerketak eta esperientziak partekatzeko helburuz. Honela aurkeztu du jardunaldia beren webguneak: Ez da berria gure artean immigrazioaren fenomenoa. Labur esatearren, XX. mendearen hasieratik, eskualdearen arabera ezaugarri desberdinekin, […]
-
Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak, 2021eko urriaren 20tik 22ra
Urriaren 20tik 22ra, Bilboko Hezkuntza Fakultatean kongresu interesgarri hau egingo da. Hizlari bikainak elkartuko dira eta oso gai interesgarriak landuko dituzte. Kongresua online izango da baina modu sinkronikoan, hau da, zuzenean segituko dira aurkezpenak, eta horrela hizlariekin elkarreraginean aritu ahal izango da. Honela dio kongresuko webguneak, bere aurkezpenean: Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki guztiek […]
-
Educação, Memória e Práxis Nazioarteko Mintegia, EDCOren partaidetzarekin, irailak 16
Irailaren 2tik 29ra bitartean, Hezkuntza, Oroimena eta Praxia izeneko online mintegia garatzen ari da, Seminário Internacional: Educação, Memória e Práxis. Bertan, Paulo Freireren (1921-2021) jaiotzaren 100. urteurrena gogoratu nahi izan da, Antonio Gramsciren (1891-2021) 130. urteurrena eta Universidade Federal de Viçosaren Hezkuntza Sailaren eta aldaketa soziala eta ikaskuntza emantzipatorioa sustatzeko RED sare latinoamerikarraren arteko hitzarmenaren urtebetetzea […]
-
ISM2021 Nazioarteko Topaketa Birtuala, abuztuak 4-5
2014an Ilusionista Sozialen Mintegia eratu zenetik, urtero-urtero antolatu ditugu jardunaldiak, topaketak eta ikastaroak (2020. urtean izan ezik). Ohitura on hori berreskuratuko dugu aurten, abuztuaren 4 eta 5ean. Azken bi urteetan, proiektu interesgarriak ezagutu ditugu eta informalki ideiak trukatzen aritu gara. Topaketa birtual hau baliatu nahi dugu proiektu horietan eta beste zenbaitetan dabiltzan pertsonak harremanetan jarri […]
-
Ahozko historien inguruko ikerketa-artikulua
Hilabeteen arrapaladan, ahaztua nuen blog honetan aipatzea 2020an argitaratutako artikulu bat, ahozko historien inguruan. Hauxe da artikulua, deskarga librean: Encina, J., Ezeiza, A., & Delgado de Frutos, N. (2020). Historias orales como herramienta para la convivencialidad. Revista Latinoamericana Estudios De La Paz Y El Conflicto, 1(2), 13 – 38. https://doi.org/10.5377/rlpc.v1i2.9828 Ikerketa ugaritan erabiltzen dira ahozko […]
-
Parte hartzeko deia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan [PROIEKTUA]
Gure ikerketa-taldean (ISM-UPV/EHU) proiektu bat prestatzen ari gara 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza-erakundeetan ahozkotasuna dinamizatzeko, eta parte hartu nahi duten irakasle, ikertzaile, eragile edota ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu, bide hau gurekin batera ibiltzeko. PROIEKTUAREN POSTERRA Proiektuaren zirriborro osoa irakurri gabe, poster honetan begiratu arin bat eman diezaiokezu proiektuari (HEMEN KLIKATUZ irudia hobeto ikusiko duzu eta deskargatu ahal […]
-
Online formazioa apirilaren 20an: Nola landu filosofia haurtzaroan?
Datorren asteartean, apirilak 20, 18:00etan, saio interesgarri hau gauzatuko da online: Nola landu filosofia haurtzaroan? Imanol Alvarez, Xabi Salaberria eta Maddi Nazabal irakasleek euren esperientziak eskainiko dizkigute haien ikastetxeetan haurrak filosofatzera gonbidatu dituztenean. Filosofia Lehen Hezkuntzako graduko ikasketetan ez da espresuki lantzen, ez delako eskolaren curriculumeko “irakasgai” bat, baina pentsamendu kritikoaren garapenean, Filosofiaren jakintza arloak […]
-
Online hitzaldia: Hizkuntzen didaktika bateratua Montessori metodoan, Haur Hezkuntzan
Datorren ostiralean, apirilak 16, 10:30etan, online hitzaldia antolatu du Hizkuntzategiak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren laguntzaz. Hitzaldian, Gasteizko Grant Vela ikastetxeko irakasleek euskara, gaztelania eta ingelesaren trataera bateratua nola gauzatzen duten azalduko dute, Montessori metodoarekin uztarturik, Haur Hezkuntzan. Koordinatzailea: Urtzi Reguero (UPV/EHU) Moderatzailea: Ana García (Grant Vela School) Egitaraua Aurkezpena eta sarrera Ingelesaren kokapena proiektuan […]
-
Fontes Linguae Vasconum 50 argitalpena, sarean
Fontes Linguae Vasconum 50 urte. Ekarpen berriak euskararen ikerketari argitalpena paperean duela hilabete batzuk argitaratu ostean, aste honetatik aurrera sarean ere eskuragarri duzue, artikuluz artikulu deskargatzeko moduan, esteka honetan: http://culturanavarra.es/eu/fontes-linguae-vasconum-50-urte Liburu honetan, Ilusionista Sozialen Mintegiko Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina kideek artikulu hau argitaratu dute: “Ahozkotasunaren didaktika ikuspegi dialektikotik abiatuta” Esteka honetan deskarga dezakezue artikulua […]
-
Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko. Audioa deskargatu Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta burgesiaren baloreak […]
