Hezkuntza eta Hizkuntza

  • IKERKETAK
  • Nitaz
Illustration of a bird flying.
  • Seaska kantak, haurtxoentzat eta… nagusiontzat ere bai!

    Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 24. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak seaska-kantak ekarriko ditu, Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu baten harira. Artikulu horretan, Harvard Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako ikerketa azaltzen du Irati Diez Virto biologo eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzaileak. Audioa deskargatu Beste behin, kultura herrikoietako jakintza baten garrantzia egiaztatu du zientziaren munduak. Ea gurasook eta […]

    23 otsaila, 2021
  • Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan: mintegiko bideoak

    Aurreko astean, otsailak 17, UPV/EHUko Hizkuntzategiak antolatutako lehen mintegian ahozkotasuna izan genuen hizpide. Mintegiaren izenburua: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan Mintegia UPV/EHUko Blackboard Collaborate plataformaren bitartez egin genuen eta saioa grabatua izan zen. Hala ere, bi orduko bideo bat igotzeak zentzu handirik ez duelarik, eta hasiera partean arazo tekniko bat izan genuenez, pentsatu dut lagungarriagoa izango […]

    22 otsaila, 2021
  • Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

    Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango dugu, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan. Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen […]

    11 otsaila, 2021
  • Kultura herrikoien inguruko irratsaioa

    Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 22. saio honetan, kultura herrikoiak zer diren eta zergatik diren garrantzitsuak azalduko du Ainhoa Ezeiza esatariak. Irratsaioa deskargatu Duela urte asko gaude tematuta kultura herrikoiak lantzearekin gure lana pentsatzeko/sentitzeko/egiteko modu gisa. Kultura herrikoiak dira eraldatzeko gaitasuna dutenak: aniztasuna eta horizontaltasuna, egokitzeko, erresistentziarako eta eguneroko bizitzaz gozatzeko gaitasunari lotuta, eraldatze prozesu komunitarioen sortzaile […]

    8 otsaila, 2021
  • Euskal irratigintza proiektua aurrera doa! Animatu eta parte hartu!

    Ikasturte honen berezitasunak direla eta, ezin izan dugu planteatu ikasleekin eta ikasleengandik lan egitea; aitzitik, irakasgaiak oso zorrozki diseinatu behar izan ditugu, edozein unetan irakaslea gaixotu, edo ikasleak gaixotu, edo itxialdira bueltatzekotan, denok argi izateko zer egin behar den irakasgaia gainditzeko. Hori dela eta, eta Komunikazio Gaitasunaren Garapena I izeneko irakasgaia eman behar dudalarik (Lehen […]

    19 urria, 2020
  • Pandemia egoeran fakultateko eskolak (beranduxeago) hasteaz, bi hitz

    Astelehenean, irailaren 7an, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko hezkuntza graduetan ikasturte berria abiatu zen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan (lehen Magisteritza deitu izan zaion ikastetxean). Uztailean iragarri bezala, irailaren 7 eta 8a 1. eta 2. mailako ikasleekin aurrez aurreko aurkezpena egingo zen, eta eskolak irailaren 9an hasiko ziren. Nik aurten Lehen Hezkuntzako Graduko 1. […]

    9 iraila, 2020
  • Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika ikastaroko hainbat material

    Blog honetan bertan azaldu bezala, uztailaren 9 eta 10ean Donostiako Miramar jauregian izan nintzen, Mintzola Ahozko Lantegiak koordinatutako ikastaroan. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Mintzolako lagunei, gonbiteagatik eta ikastaroa aurrera eramateko egindako ahalegin izugarriagatik! Lehen egunean, ahozko sorkuntzen didaktika izan zen hizpide nagusia eta bigarrenean, berriz, ahozkotasunaren didaktika. Nik bigarren egunean nuen hitzaldia […]

    10 uztaila, 2020
  • Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu? Ikastaroko ikas-materialak

    2019-2020ko Prest Gara programaren barruan, aurten lau ikastaro eman ditugu Ilusionista Sozialen Mintegiko kideok. Bizitzaren kasualitateak, hizkuntzaren ebaluazioari buruzko ikastaro bat eman dugu itxialdian bete-betean geundelarik, eta aurrez pentsatua genuena moldatu behar izan dugu, irakasleon kezkak ulertuz eta partaideen askotariko egoerak kontuan hartuta. Hauek izan dira ikastaroan erabili ditugun materialak, agian norbaiti baliagarriak izango zaizkio. […]

    17 ekaina, 2020
  • Castells ministroa: teknokrata hippiea eta bere plan neoliberalak unibertsitate publikoa desmuntatzeko

    2020ko maiatzaren 28an, El Salto Diario egunkariko El Sacapuntas ikasle artean lantzen duten blogean, artikulu deigarri bat argitaratu zuten, hauxe izenburua: El ministro Castells: el tecnócrata hippie y sus planes neoliberales para desmontar la Universidad pública Lehenik eta behin, esan beharra dut testuko hainbat ideiarekin ez natorrela bat, baina interesgarria iruditu zait eztabaida zabaltzeko. Bitxia […]

    7 ekaina, 2020
  • Udako ikastaroa: Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzaren didaktika. Animatzen?

    Aurtengo udako ikastaroak zoritxarrez ezohiko egoeran gauzatuko dira. Hala ere, ikastaroetako koordinatzaile guztiekin hitz egin ostean, hainbat ikastaro gauzatuko dira, modu batera edo bestera. Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekin Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi eta neurri batzuk hartu ditu, ikastaroen garapena bermatzeko. […]

    25 maiatza, 2020
←Previous Page
1 … 3 4 5 6 7 … 17
Next Page→

Hezkuntza eta Hizkuntza

Proudly powered by WordPress