-
Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gidak, deskarga librean
Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (7-18 helburuak) UPV/EHUko irakasle-talde batek sortutako literatur lanen gida da, Agenda 2030eko helburuak ardatz hartuta egina eta iaz argitara emandako Garapen Iraunkorrerako Literaturaren Gida (1-6 helburuak) lanari segida ematen diona. Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Haur eta Gazte Literatura, horiexek uztartzen dira gida honetan, eta bi helburu nagusi ditu: batetik, literaturaren […]
-
Hizkuntz paisaiaren saturazioa eta elebitasunaren zenbait ondorio
Ikasturte honetan, hizkuntz paisaia lantzeko proiektu bat garatu dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren barruan. Proiektu hau garatzeko arrazoi nagusiak hauek izan dira, gutxi gorabehera: Ikasleek euskararen egoeraren inguruko kontzientzia garatzea, hausnarketa bultzatzeaz gain, batez ere euskaraz hitz egitearen garrantziaz jabetzea. Ikasleen arteko hizkuntz […]
-
Hizkuntz paisaia euskaratzen: poster erakusketa digitala
Hitz emandakoa zor eta hona hemen azaroaren 23an egindako poster erakusketaren bertsio digitala. Lan hau “Hizkuntz paisaia euskaratzen” proiektuaren barruan dago eta honako egituren laguntza eta babesa jaso du: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetza. Proiektu honen alderdi akademikoena da erakusketa hau. Izan ere, […]
-
Hizkuntz paisaia euskaratzen proiektua: aurkezpena
2022-2023 ikasturtearen lehen aldian (iraila-abendua), Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin hizkuntz paisaia landu dugu, praktikatik teoriarantz. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Gasteizen), Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren baitako zehar-proiektu gisa, ikasleei proposatu zaie zertarako eta nola eragin fakultateko hizkuntz paisaian, gero ikasle hauek Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari direnean, ideia batzuk […]
-
EUSKARAREN EGOERAZ IKERTZEN poster akademikoen erakusketa
Azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean (ERNE: erakusketa azkenik abenduaren 2an jaso dugu, laster jarriko dugu erakusketa digitala, blog honetan bertan), EUSKARAREN INGURUAN IKERTZEN poster akademikoen erakusketa egingo dugu Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasletza eraikinean (magisteritzan). Erakusketa honetan, saiatuko gara euskararen inguruko zenbait ikergune modu xumean azaltzen, landutako erreferentzia bibliografikoak modu sintetikoan […]
-
Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko du urriaren 31n
Pozarren jakinarazten dizuet Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko duela urriaren 31n, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (irakasletza eraikinean) areto nagusian, 11:00etan. Lanaren izenburua: La construcción colectiva del conocimiento comunitario a través de las historias orales para la creación de materiales didácticos digitales Zuzendaria: Daniel Losada Iglesias Programa: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika […]
-
Ilusionista Sozialen Nazioarteko Mintegia, 2022ko urriaren 3an
NOIZ 2022, urriaren 3a NON Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Irakasletza eraikina (UPV/EHU) Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/ 1 (Gasteiz) GELA 3.4 gela, 3. solairua EGITARAUA 10:30-12:30 Unibertsitatea, zientzia eta komunitatea Programa “Ciencia y Sociedad” de la UNAM (México años 70). Sinaí Rivera Martínez. “Serviço Cívico Estudantil” Michel Giacomettiren proposamena Portugalgo Iraultzaren ostean. Ainhoa Ezeiza. […]
-
Jakinmin. Filosofia saioak haurrekin Gasteizen
Haurrekin filosofia lantzeak aurreiritzi asko gainditzen laguntzen du, uste dugun baino pentsamendu sakonagoak eraiki baititzakete. Gainera, hizkuntza eta kognizioaren garapena sustatzen du nabarmen. Horregatik, saio hauen berri emateaz gain, animatzen zaituztet parte hartzera. Honela dio iragarkiak: Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun […]
-
Paulo Freireri ikasturte honetan egin diogun omenaldi xumearen xehetasunak
ABIAPUNTUA 2021 urtean zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira Paulo Freire pedagogo eta filosofoaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko, eta pentsatu nuen gure fakultatean ere urteurren honek sona eduki behar zuela, gure xumetasunean. Inspirazio iturri nagusia Almeriako Unibertsitateko Teresa García Gómezen gonbitea izan zen, 2021eko martxo aldera Freireren kontzeptuak azalduko zituen liburu batean parte hartzea proposatu zigunean […]
-
PAULO FREIRE GOGOAN poster erakusketa, abenduak 7
Datorren asteartean, ABENDUAK 7, Paulo Freireri omenaldi xume bat egingo diogu Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleok, bere jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko: PAULO FREIRE GOGOAN. POSTER ERAKUSKETA. NON: UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza eraikinean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/, 1, Vitoria-Gasteiz). Beheko korridorean eta gimnasioan. NOIZ: ABENDUAK 7, 16:00-19:00 Izan ere, pedagogo […]
