-
Komunikazio gaitasuna eta hizkuntz gaitasun kritikoa
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 16. saio honetan, komunikazio gaitasuna zertan datzan eta horrek dituen inplikazioak argitzen saiatuko da Ainhoa Ezeiza esataria. Horrez gain, hizkuntz gaitasun kritikoak zer esan nahi duen argituko du. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da. Audioa deskargatu Hona saioaren transkripzioa: Lehenik eta behin, besarkada bat denoi […]
-
Ebaluazioa zertarako? Ebaluazioa eta kalifikazioa itxialdi garaian
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 15. saio honetan, ebaluazioaren inguruan eta zehazki hizkuntzen ebaluazioaren inguruan egingo dugun lehen saioa da. Bertan, Ainhoa Ezeiza esatariak hainbat zertzelada ematen ditu ebaluazioaz eta kalifikazioaz bat-batean sortu zaigun egoera honetan lagungarri izango direlakoan. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da. Deskargatzera joan Hona saioaren transkripzioa: […]
-
“Zuhaitz izaten irakatsi zidan”, Pedro García Olivoren artikulua euskaraz
Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 14. saio honetara! Gaurko saioan, hezkuntzaz ariko gara, harrigarria, ezta? Jeje… Baina beharbada hezkuntzaren ikuspegi berezi bat entzungo duzue, beste modu bat hezkuntzaz eta heziketaz hitz egiteko. Deskargatu Eskolak eragiten dituen kalteak espainiar estatuan eta beste leku batzuetan nabarmen salatu dituen pertsonetako bat da Pedro García Olivo. Salatzea, bere kasuan, ez […]
-
“Educación sin propiedad” liburuaren inguruko irratsaioa
Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 13. saiora! Gaurko saioan, pixka bat kontatuko dizuet argitaratu ditugun liburu batzuen inguruan eta bereziki hezkuntzaren inguruko liburuari buruz. Deskargatu 2018an, liburu bat argitaratu genuen, Volapük argitaletxearekin prestatutako laugarrena, tetralogiaren azkena. Beno, liburu bakar bat egitea pentsatzen genuen, baina lehenarekin ari ginelarik… beste hirurak idatzi beharra sentitu genuen. Lehen liburuari “Sin […]
-
Irakurmena eta IKTak
Gai hau oso zabala izanik, pentsatu dugu bi galderaren bueltan jorra dezakegula: Zertan aldatu dituzte irakurtzeko moduak IKTek? Nola erabil ditzakegu IKTak irakurmenerako jarduera didaktikoak planteatzeko? Arazo garrantzitsu bat dugu gure irakaskuntza-lana ikerketen laguntzaz gauzatu nahi dugunok: IKTek (oraindik) ez dute egonkortasun nahikorik ikerketen emaitzak iraunkorrak izateko. Adibidez, 2008an egindako txosten bateko emaitzak ez dira […]
-
Ulermenezko irakurketa eta curriculum arloak
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 12. saio honetan, ulermenezko irakurketa eskolako jakintza-eremuekin nola lotzen den argitzeko saiakera egin dut, Dulantziko festak ondo pasatzea opatzeaz gain. Irratsaio hau Alegría Libertaria irrati librearen parte da (https://www.ivoox.com/escuchar-radio-alegria-libertaria_nq_450479_1.html). Deskargatzeko, hemen klikatu Gaur ulermena eta irakurketaren inguruko atal berri bat landuko dugu: irakurketa eta curriculum arloak. Eta horretarako, aspaldidanik eskuartean dudan liburu […]
-
Irakurtzeko moduak. Irakurketa komuna.
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 11. saio honetan, irakurketa komuna zer den argitzen dugu, Gustavo Estevaren “komun” kontzeptuaren laguntzaz, eskola-egoerekin lotuz. Horrez gain, irakurketa estrategien inguruan zertzelada batzuk ematen ditugu. Bide batez, blog-sarrera honetan planteatutako ulermen joko txikia hartzen du aitzakia gisa, hiru abesti txertatzeko. Audioa deskargatu Irratsaio hau Alegría Libertaria irrati librearen parte da. Eskolan oso […]
-
Ulermenezko irakurketa: kontzeptuak musikaren laguntzaz ulertzen
Aurreko mezuetan, ulermenezko irakurketaren inguruko hainbat hausnarketa teoriko bildu ditugu: Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan: hiru mito deseraikitzen: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2019/08/20/ulermenezko-irakurketa-lehen-hezkuntzan-hiru-mito-deseraikitzen/ Zer da ulertzea? Ulermenezko irakurketaren inguruan: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2019/08/28/zer-da-ulertzea Ulermenezko irakurmena eta konplexutasuna: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2019/08/28/ulermenezko-irakurmena-eta-konplexutasuna/ Egia da ikasgelako esperientzietatik abiatzen direla hausnarketa horiek, baina normalean irakasleok eskertzen dugu kontzeptu teorikoak ulertzeko zerbait zehatz eta “tangiblearekin” lotzea. Horregatik, bururatu zaigu ulermenezko […]
-
Ulermenezko irakurmena eta konplexutasuna
Zientzia esperimentaletan dagoeneko onartu da mundua ezin dela ikertu modu estrukturalistan (taxonomiak, prozedurak, metodologiak… erabiliz) eta alde batera utzi beharko genukeela Ordena eta Progresoaren ideia. Munduak ez du horrela funtzionatzen, eta are gutxiago gizakion buruak (inor animatuko balitz, honatx Edgar Morin-en bi liburu sarean deskargatzeko: Introducción al Pensamiento Complejo eta Los Siete Saberes Necesarios para […]
-
Zer da ULERTZEA? Ulermenezko irakurketaren inguruan
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 10. saio honetan, ulermenezko irakurketari lotutako galdera funtsezko bat planteatu nahi izan dut: zer da ulertzea? Eskolan ulermena lantzen dugunean, gehienetan testuien ordenari lotutako elementuei erreparatzen diegu eta horretan trebatzen ditugu ikasleak. Hori da irakurketa sinpleena, ez baitu apenas ezer eraikitzen. Irakurketa modu libertarioan planteatzeko zertzelada batzuk daude irratsaioan, testuak elkarrekin egoteko […]
