BilbaoArte

NON? BILBON, Urazurrutia eskola oihetan kokatu da, izen bereko kalean, Bilbo Zaharra auzoan.

Metro: L1, Alde Zaharra.
Autobus-linea: 77 (Bilbao La Vieja, 1) eta 56 (Urazurrutia, 2).
Tranbia: Ribera geltokia.

NOIZ?: ORDUTEGIA
Erdigunetik: Astelehenetik Ostiralera, 9:00etatik 21:00era.
Erakusketa aretotik: Asteartetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Larunbata: 11:00etatik 14:00etara.

ZER DA?

Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:

  • Proiektu artistikoak garatzeko bekak.
  • Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak.
  • Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.
  • Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak.
  • Artistak beste arte-zentroekin trukatzea.
  • Proposamen artistikoak Europako zenbait herrialdetan erakustea.
  • Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.

Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
Beraz, Zentroak baldintza egokiak eskaintzen ditu artista gazteek euren sorkuntza lanak garatu ahal izateko egungo arte-jarduerak beharrezko dituen bitarteko guztiekin, hots, arte sorkuntzarako gune bat.

Azpiegiturei dagokiela, Bilbao Artek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:

  • Erakusketa gela, edozein jarduera artistikorako egokituta, bai proposamen klasikoetarako nola instalazio, proiekzio, performanceak eta abarretarako.
  • 12 lagapen-gune, egitasmo artistikoak garatzeko.
  • Argazkigintza, eskultura, grabatu, serigrafia eta teknologia berrietarako
    tailerrak, filmazio-aretoa
    … Tailer hauek arte jarduerarako beharrezko makineria eta bitarteko guztiez hornituta daude. Halaber, langile adituak ere badaude. Hauek erabiltzaileei aholkuak eman eta azpiegituren funtzionamendu zuzena bermatzen dute.
  • Hitzaldietarako aretoa.
  • Proiektuak burutzeko aretoak.
  • Liburutegi-kafetegia: aldizkaritegi bat dauka etengabe eguneratzen dena eta arte diziplina desberdinei buruzko agerkari eta katalogo ugari. Erabiltzaileek Interneten kontsulta dezakete, bideoak ikusi, eguneko prentsa kontsultatu edo nazio zein nazioarteko deialdi, beka zein bestelako ekintza artistiko-kulturalei buruzko informazioa hartu

info gehiago: http://www.bilbaoarte.org/eus/info.htm

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>