Artium (Gasteiz)

ARTE GARAIKIDEKO EUSKAL ZENTRO-MUSEOA
CENTRO-MUSEO VASCO DE ARTE CONTEMPORÁNEO

NON?: c/Francia 24, cp:01002, Vitoria-Gasteiz

Ordutegiak
Erakusketa aretoak:

Asteartetik ostiralera: 11.00 – 14.00 eta 17.00 – 20.00
Larunbat eta ingandeak: 11.00 – 21.00 (etengabe)
Astelehenak: jaieguna izan ezik, itxita

Txartel leihatila zabalik egongo da museoa itxi baino ordu erdi lehenago arte

Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa:

Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara
Larunbatak: 10:00etaik 14:00etara
Igandeak: itxita.
Liburutegiari buruzko argibide gehiago
Zentro-museoko denda:

Asteartetik ostegunera: 11.00-14.00 eta 17.00-20.00
Ostiral, larunbat eta ingandeak: 11.00-14.00 eta 16.00-21.00
Astelehenak: jaieguna izan ezik, itxita

Dendari buruzko argibide gehiago

Tarifak

Tarifa orokorra: 6 €

Zuk nahi duzuna tarifa*:

Urteko asteazken guztietan
Erakusketa bat inauguratu eta hurrengo asteburuetan
Ikasleak, langabetuak, erretirodunak eta 14 urtez behekoak, urte osoan
Zuk nahi duzuna tarifa: zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat. Emandako guztia programak garatzeko eta zentro-museoa mantentzeko erabiliko da

Urteko txartela: 10 €

* Zuk aukeratutako egunetik aurrera urtebetez erakusketak ikusteko

Taldeak
Bisitaldi gidatuak: taldeko 73,00 €, sarrera barne. Aldiko 25 lagun, gehienez ere

info+: http://www.artium.org/

BilbaoArte

NON? BILBON, Urazurrutia eskola oihetan kokatu da, izen bereko kalean, Bilbo Zaharra auzoan.

Metro: L1, Alde Zaharra.
Autobus-linea: 77 (Bilbao La Vieja, 1) eta 56 (Urazurrutia, 2).
Tranbia: Ribera geltokia.

NOIZ?: ORDUTEGIA
Erdigunetik: Astelehenetik Ostiralera, 9:00etatik 21:00era.
Erakusketa aretotik: Asteartetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Larunbata: 11:00etatik 14:00etara.

ZER DA?

Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da:

  • Proiektu artistikoak garatzeko bekak.
  • Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak.
  • Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.
  • Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak.
  • Artistak beste arte-zentroekin trukatzea.
  • Proposamen artistikoak Europako zenbait herrialdetan erakustea.
  • Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.

Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
Beraz, Zentroak baldintza egokiak eskaintzen ditu artista gazteek euren sorkuntza lanak garatu ahal izateko egungo arte-jarduerak beharrezko dituen bitarteko guztiekin, hots, arte sorkuntzarako gune bat.

Azpiegiturei dagokiela, Bilbao Artek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:

  • Erakusketa gela, edozein jarduera artistikorako egokituta, bai proposamen klasikoetarako nola instalazio, proiekzio, performanceak eta abarretarako.
  • 12 lagapen-gune, egitasmo artistikoak garatzeko.
  • Argazkigintza, eskultura, grabatu, serigrafia eta teknologia berrietarako
    tailerrak, filmazio-aretoa
    … Tailer hauek arte jarduerarako beharrezko makineria eta bitarteko guztiez hornituta daude. Halaber, langile adituak ere badaude. Hauek erabiltzaileei aholkuak eman eta azpiegituren funtzionamendu zuzena bermatzen dute.
  • Hitzaldietarako aretoa.
  • Proiektuak burutzeko aretoak.
  • Liburutegi-kafetegia: aldizkaritegi bat dauka etengabe eguneratzen dena eta arte diziplina desberdinei buruzko agerkari eta katalogo ugari. Erabiltzaileek Interneten kontsulta dezakete, bideoak ikusi, eguneko prentsa kontsultatu edo nazio zein nazioarteko deialdi, beka zein bestelako ekintza artistiko-kulturalei buruzko informazioa hartu

info gehiago: http://www.bilbaoarte.org/eus/info.htm