Chernobil nuklearra Alhondigan (2011.04.19)

“CHERNOBILEKO UMEAK” ERAKUNDEAK HONDAMENDIAREN 25. URTEURRENA GOGORARAZIKO DU, “LA ZONA” FILMAREN PROIEKZIOAREKIN, ALHÓNDIGA (BILBON)

Bilbao, 2011ko apirilaren 19a. Datorren apirilaren 26an, CHERNOBILEKO UMEAK erakundeak, Chernobileko hondamendi nuklearrak kaltetutako haurren laguntza humanitarioaz arduratzen den GKEk, Chernobileko istripu nuklearrarekin zerikusia duen “La zona” dokumentalaren proiekzioa antolatu du, bere 25. urteurrenaren oroipenean. Emanaldia apirilaren 26an izango da, asteartean, arratsaldeko 18:00etan eta sarrera doakoa izango da.

Dokumentalak Chernobilen 20 urteak gogora ekartzen ditu, kaltetutako guneetan bizi diren ume ukrainarren begiradaren bitartez. Hiru umek eta euren familiek lehenengo pertsonan kontatzen dute euren istorio magikoa eta zorigaiztokoa. Euren beldurrak, ametsak, fantasiak eta etorkizunerako itxaropenak. Filmak planetaren leku kezkagarrienetako baten bihotzera garamatza: Chernobil eta bere inguruak; kutsatutako eskualde handia da, eta, bertan, bost milioi pertsona bizi dira, gure protagonistez gainera.

CHERNOBILEKO UMEAK Chernobileko hondamendi nuklearrak kaltetutako haurren laguntza humanitarioaz arduratzen den GKEa da. Uda garaian, familia euskaldunek Chernobileko umeak hartzeko programa bat antolatzen du erakundeak; hala, euren inguru kutsatutik aldentzen dira eta, hartara, sistema immunologikoa sendotzen dute.

info gehiago: http://www.alhondigabilbao.com/web/guest/554/-/journal_content/56_INSTANCE_e7Cx/10140/434637?last-page=/home

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>