Izen ematea

Aurrematrikula eta matrikula eskaerak:

-Aurrematrikula eskaera epea zabalik (apirilaren 15etik aurrera)

-Matrikula gauzatu ahal izango da irailean

 

 

Izen ematearen baldintzak (Aurrematrikula) : Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterrean izena emateko bi pausu hauek eman behar dituzue:

1. Nahitaezkoa: https://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/izena-emateko-prozedura

2. Nahitaezkoa: https://forms.gle/t95u3gBgbRU9AoB49

 

On-line  bi dokumentu hauek hartuko dira kontutan aurrematrikula eskaeraren onarpenerako. BI estekak betetzea nahitaezkoak dira  aurrematrikula eskaera zuzen gauzatzeko.

 

 

MATRIKULA: (Irailean)

Behin Komisio Akademikoak hautaketa eginda, Masterra egiteko onartuak izan diren pertsonek matrikula egin behar dute eta behean aipatutako bi helbidetako batera honako dokumentazioa bidali (iraillean):

• NANaren fotokopia, edo pasaportearena (ikasle atzerritarrak).

• Graduondoko ikasketetarako sarrera tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. UPV/EHUn 1988az geroztik titulatuek ez dute agiri hori aurkeztu behar.

• Argazkia, atzeko aldean izena eta abizenak idatzita.
• Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria, ondoko artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

• Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria.


Prezioa: 2.940 euro. Honek, espezialitate bakarra hartzen du bere gain.

 

Helbideak:

UPV/EHU - Berdintasunaren Gaineko Masterra
Zuzenbide Fakultatea
Pº Manuel de Lardizabal 2
20018 Donostia


Vicerrectorado de Ordenación Académica
Unidad de Enseñanzas Propias
Edificio Aulario II
48940 Leioa (Bizkaia)