Énergies légères: usages, architectures, paysages
Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Liburutegian. 2026ko Urtarrila-Otsaila
First publication date: 29/01/2026
Énergies légères: usages, architectures, paysages erakusketa, Raphaël Ménard eta Jean Souviron komisarioek zuzendua, energiaren pisu materiala eta honek arkitekturan eta paisaian duen eragina aztertzen ditu.
Hiru ataletan antolatuta (energia-iturrien genealogia bat, gaur egungo sistema energetikoen atlas konparatiboa eta sei “post-karbono” paisaia), erakusketak trantsizio energetiko arinago, lokalago eta desiragarriago baten irudikapena proposatzen du.
Hasiera batean Pavillon de l’Arsenal-en (Paris) aurkeztua, Donostian dago Mugak bienalaren barruan, energia-azpiegiturak eta paisaiak beste ikuspegi estetiko eta material batetik birpentsatzera gonbidatuz.
Aukeratutako dokumentazioa Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi Aretoan egin zen erakusketaren osagarri bat da eta kontsulta daiteke Gipuzkoako Campuseko Liburutegiaren Ikaskuntza aretoan 2026ko otsailaren amaiera arte