ADDI Seiurtekoak 2026
2026eko deialdian aurkeztuko diren ekarpenak ADDIn gordailatzea
First publication date: 09/10/2025
Seiurtekoen deialdiek eskatzen dute aurkeztutako ekarpenak sarbide irekiko biltegi batean egotea. Addin utzi behar badituzu, 2026ko deialdirako ezinbestekoak diren artikuluak bakarrik bidaltzeko eskatzen da. Gainerako ekoizpena beste une batean igo daiteke.
Beranduago igotzen badira, ez da bermatzen seiurtekoak aurkezteko epea amaitu baino lehen berrikusi direnik.
Gordailua babesteko neurri berriak direla eta, artikulu bat igotzeko Unibertsitateko IP bat duen ekipo bat erabili behar da. WiFi edo VPNrekin ezin bada fitxategia igo, kable bidez zuzenean unibertsitateko sarera konektatutako ekipo bat erabili beharko da.
Zein bertsio igo edo egile-eskubidei buruzko zalantzak izanez gero, jar zaitez harremanetan zure bibliotekarekin.
Artikuluak uzteko baimena behar baduzu, jarri harremanetan addi@ehu.eus helbidearekin.