Gipuzkoako Campuseko Biblioteka: Ikerketa-aretoen itxiera (1.Solairua)
First publication date: 27/11/2026
Carlos Santamaria Zentroaren estalkia
konpontzeko obren ondorioz, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako
1. solairua (ikerketa-aretoa) itxi beharko dugu abenduaren 1etik
18ra. Beheko solairuak (ikaskuntza-aretoa) irekita jarraituko
du eta Elbira Zipitria eraikinean eta Carlos Santamaría zentroan
bertan gelak egokituko dira. Espazio erabilgarrien erabilera EHUko
kideentzat bakarrik izango da. Bibliotekako zure irakurlekua
erreserbatu dezakezu QR4 aplikazioa erabiliz. Edonola ere,
liburutegiak zerbitzu guztiak ematen jarraituko du: mailegua, funts
bibliografikoaren kontsulta, informazio-baliabideen erabilerari
buruzko prestakuntza eta orientazioa, eta, jakina, bilduma
digitalerako eta online zerbitzuetarako sarbidea. Espero dezagun
obraren fase hau aurreikusitako epean amaitzea eta gure espazioak
berriz ere osorik erabiltzeko modukoak izatea.