Asset Publisher

Liburuaren Nazioarteko Eguna 2026

Erakusketa bibliografikoak Liburuaren Eguna dela eta

First publication date: 22/04/2026

2026ko apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko dugu, irakurketarekin berriz topo egitera, istorio berriak aurkitzera eta hitzen botereari omenaldia egitera gonbidatzen gaituen data.


Ospakizun hori dela eta, bi erakusketa berezi antolatu ditugu literatur unibertsoa publiko guztiei hurbiltzeko:


A zer lorategia! (erakusketa) Gipuzkoako Campuseko Liburutegian. Liburuaren eguna gure lorategia ereinez ospatuko dugu: diziplina anitzeko liburu sorta bat dakarkizuegu, non lorategiek garrantzia hartzen duten.

"Liburu debekatuak" (erakusketa) Leioako Campuseko Liburutegian. Isildutako liburuetan eta ezabatutako ahotsetan zeharreko ibilbidea, non zentsurak bere mugak ezarri nahi izan zizkion pentsamenduari. Irakurtzeko, idazteko eta pentsatzeko askatasuna gogoratzeko, zalantzan jartzeko eta defendatzeko gonbita.


Bi ekimen horien helburua liburuekiko maitasuna sustatzea eta ezagutzarako, irudimenerako eta kulturen arteko loturarako tresna gisa duten zereginari balioa ematea da.


Liburuaren Egun honetan, ireki dezagun liburu bat... eta utz dezagun liburuak gure begirada zabaltzen.