Asset Publisher

Emakumea komikian

Erakusketa Leioako Campuseko Liburutegian

First publication date: 18/03/2026

Leioako Campuseko Liburutegiak “Trantsizio garaiko komikigile aitzindariak” erakusketa aurkezten du, Erakusketa kapsulak programaren barruan, Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Komiki eta Tebeoaren Eguna dela eta.
Erakusketak aldaketa sozial eta kulturaleko testuinguru batean bidea ireki zuten egileen lana balioan jartzen du.
Hemerotekako funtsen, erakusketarako egindako eskuraketa berrien eta unibertsitateko funts librarioaren bidez, haien ibilbide eta ekarpenena eskaintzen da.
Marika Vila, Montse Clavé, Miriam Pompeia eta Mariel Soria dira protagonistak.
Haien lanek begirada berriak, diskurtso kritikoak eta medioaren barruan eraldatzeko borondatea islatzen dute.
Sortzaile hauek rol tradizionalak zalantzan jarri eta komikiaren mugak zabaldu zituzten Espainian.
Lau sortzaileek, oro har, funtsezkoak izan ziren emakumeen ahotsa ikusgarri egiteko eta komikiaren lengoaia berritzeko une historiko erabakigarri batean.
Erakusketak haien ondarea eta ondorengo belaunaldietan izan duten eragina berriro deskubritzera gonbidatzen du.