Asset Publisher

Euskararen Nazioarteko Eguna, 2022

Beste hainbeste... Erakusketa, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

First publication date: 13/12/2022

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, joan den abenduaren 2an Gipuzkoako Campuseko Liburutegian euskara akademikoaren inguruko instalazio txiki bat zabaldu genuen. Batez ere, erakusketa bisuala da eta, kartel txikiak erabiliz, UPV/EHUn euskara akademikoak azken 50 urteotan izan duen ibilbidea gogoratu –edo ezagutzera gonbidatu-- nahi du. Horretaz gain, karteltxoek  hausnarketarako zenbait gai ere iradoki nahi dute eta, aldi berean, euskararen aberastasun lexikoari arreta jartzera gonbitea egin nahi dute, horretarako “beste” hitzarekin jolastuz.