Asset Publisher

Erakusketa Arabako Campuseko liburutegian

Gernika(k) bibliotekan

First publication date: 11/05/2026

1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa arte adierazpide indartsu baten bidez  birsortu zuen aste gutxi batzuk geroago Pablo Picassok Pariseko Nazioarteko Erakusketan, Espainiar Errepublikaren pabiloian. Bonbardaketak eta koadroak, biek ala biek, gerra-sasoian gizarte zibilaren aurka eragindako sarraskiaren sinbolo unibertsal bihurtu zuten Gernika.  

 

“Gernika(k) bibliotekan” erakusketak ibilbide bat proposatzen du, hain zuzen ere gertakari historikoaren eta Picassoren koadroaren literatur eta arte-errepresentazioetan zehar; askotariko lanak topatuko dituzu: eleberriak, ipuinak, olerkiak, kronikak, biografiak, saiakera-lanak eta ikus-entzunezko sorkuntzak. Lan horiek guztiek Gernikaren memoria kulturala eraikitzen lagundu dute, eta Gernikaren irismen sinbolikoa ikusarazten dute, memoria traumatiko garaikideekin elkarrizketan dauden aldetik.

Erakusten diren liburu eta ikus-entzunezkoen hautaketa MHLI ikertaldearen (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) “Gernika(k)/Guernica(s)” datu-basetik abiatuta egin da. Bertan diren lanek erakusten dute ia mende oso bateko tartean nola kontatu eta imajinatu den Gernika, eta nola eman zaizkion zentzu berriak.

Uztailaren bukaerara arte izango da ikusgai erakusketa, Arabako campuseko Bibliotekaren atarian.