KOMIKITEKA: Liburutegia binetetan ere irakurtzen da.
Erakusketa Donostiako Campuseko Liburutegian (2026ko azaroaren 3tik-27ra)
First publication date: 06/11/2026
Udazkena abian dela, Liburutegian denboraldi aldaketa egin dugu. Komikiei buruzko erakusketa batekin agurtzen dugu hotza, sutondoaren berotasunean irakurtzeko ezin hobeak. Bertan, nazioko zein nazioarteko komikien aukeraketa bat egiten dugu, baita komikiaren historiari eta teoriari buruzko liburuena ere.
Horrela, KUBO espazio berriaren inaugurazioa ospatuko dugu
Liburutegian. Bertan, martxan jarri dugun komikien atal berria aurkitu
ahal izango duzue.
Gainera, duela hilabete batzuk hil zen Marjane Satrapi, eta
omenaldia egin nahi izan diogu, besteak beste, "Bordados",
"Pollo con ciruelas" edo "Persepolis" ospetsuaren
erreferentziazko sortzaileari.
Hotza gorputzean sartzen hasten zaigunean, hainbeste kolorek berotzen lagunduko digula espero dugu