Azaroak 25, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Liburuen erakusketa, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea-Donostia Saila, Biblioteka (Azaroaren 21etik Abenduaren 2ra)

First publication date: 22/11/2022

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna ospatzen da. Erakusketa eta erantsitako buletin bibliografiko txiki honekin gogoratu nahi dugu emakumeok jasatzen dugun indarkeria emakumeak izateagatik, are gehiago ahultasun egoeran bizi direnak (prostitutak, emigratzaileak, adin txikikoak, desgaitasuna dutenak, trans-emakumeak, gerra egoeratan bizi direnak…). Artikulu, liburu eta bideoak unibertsitateko (UPV-EHUko) liburutegian daude eskuragarri. Espero dugu unibertsitateko komunitate guztiarentzat baliagarriak izatea.