Zerbitzu hau seiurtekoetarako baino ez da, beste deialdi eta/edo akreditazio batzuetarako aholkularitza behar baduzu, kontsultatu zure erreferentziako liburutegiari. Txostenak eskatzeko epea: urriak 31
Seiurtekoak 2025
Irakasle eta ikertzaileen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu- eta garrantzi-adierazleak aurkitzeko zerbitzua.
First publication date: 09/10/2025
Unibertsitateko Bibliotekak, irakaskuntzan eta ikerketan integratutako informazio baliabideen zentroa den aldetik, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileei eskaintzen die zerbitzua, ANECAren (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) parte den CNEAIk (Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora) ikerketa jarduera ebaluatzeko deialdietan aurkeztu beharreko adierazleak aurkitzeko (aipamenak, datu-baseetako indexazioa, ebaluazio baliabideak...).
Baldintzak
Unibertsitateko Bibliotekak tipologia hauetako argitalpen zientifikoen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu- eta garrantzi- adierazleak bilduko ditu: artikulu zientifikoak, liburuak eta liburuen kapituluak eta kongresuetako aktak eta komunikazioak. Ez dira sartuko patenteak, arte sorkuntzak, erakusketak, proiektu teknologikoak edo arkitektonikoak eta abar.
Unibertsitateko Bibliotekak ezin du bete ANECAren seiurtekoak ebaluatzeko eskabide elektronikoa, deialdi bakoitzerako aktibatua, bere egoitza elektronikoan.
Bibliotekak ez du inolako baloraziorik egiten eta ez du erantzukizunik izango CNEAIren balorazioa negatiboa bada.
Erabiltzaile bakoitzeko 5 ekarpen ezarri dira gehienez.
Lehentasuna izango dute aurreko deialdietan zerbitzu hau erabili ez zuten ikertzaileek. Zerbitzua aurreko urteetan erabili bazenuen, Unibertsitateko Bibliotekak jakinaraziko dizu, epea itxi ondoren, zure eskaerari erantzun ahal zaion ala ez.
Behin betiko txostenak urtarriletik aurrera zerbitzua erabiltzen duten pertsonei bidaliko zaizkie, 2025eko deialdirako seiurtekoak ebaluatzeko behin betiko irizpideak ezagutu ondoren.
Txostenak eskatzeko epea urriaren 31n amaitu zen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan zure liburutegiko Ikerkuntzarako Laguntzeko Zerbitzuarekin.