Asset Publisher

Eraldatze-akordioaren deskribapena (IEEE)

  • Indarraldia: hiru urterako akordioa, 2026-2028: IEEE Open (EHU)
  • Estaldura: akordioak aldizkari hibridoetako argitalpen-tasen (APC) % 100 estaltzen du. Gold aldizkarietan % 20ko deskontua aplikatuko da. 

Konstsulta itzazu esteka honetan IEEE titulu hautagarriak

  • EHUri esleitutako artikuluen kupoa: 13 (2026).
  • Artikulu motak: jatorrizko artikuluak (regular paper, review paper, brief, invited, survey).
  • Argitalpen datak: 2026eko urtarrilaren 1etik 2028ko abenduaren 31ra onartutako artikuluak.
  • Erabil daitezken Creative Commons lizentzia motak:
    • CC-BY (gomendatua)
    • CC-BY NC-ND
  • Akordioaren onuradun izan daitezke EHU eta BERC ikertzaileak, betiere pertsona "korrespondentziaren egile" gisa agertzen bada.
  • Oharra: argitalpen-kargu gehigarriak egon daitezke, akordioak estaltzen ez dituen hainbat kontzepturengatik (orrialde-kopurua, koloretako grafikoak, azalean agertzea edo editorearen beste zerbitzu batzuk). Kargu horiek egileen kontura dira.

Harremanetan jartzeko: uni-bib.eraldatzeakordioak@ehu.eus