AGNH eskolan: AHIDA elkartea
Date
11/03/2026 11/03/2026, 10:30 - 12:00
Hours
Wednesday : 10:30 - 12:00
Hitzaldi honetan AGNH (Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahasmendua) hezkuntza-ikuspegitik aztertuko dugu, eskola-testuinguruan errealitate hau hobeto ulertzeko gakoak eskainiz.
Saioaren helburua da etorkizuneko irakasleei AGNH duten ikasleen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ematea, eta, aldi berean, hezkuntza inklusiboago baten aldeko begirada kritikoa eta konprometitua sustatzea.
Horretarako, AHIDA elkarteko kideek beren esperientzia eta ezagutza partekatuko dituzte, ikasgelan AGNH duten ikasleekin lan egiteko orientabide eta hausnarketa baliagarriak eskainiz.
Hitzaldi hau aukera paregabea izango da hezkuntza-sistemak gaur egun dituen erronkei buruz hausnartzeko eta aniztasuna ulertzeko tresnak eskuratzeko.