“HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-MUNDURA SARTZEKO” BEKAK
UPV/EHU ETA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN ARTEKO AKORDIOA. Bilboko Hezkuntza Fakultateko azken mailako ikasleek 3 hilabeteko lan-esperientzia izango dute.
HELBURUA
Programa honen bitartez, bekaren onuradun diren ikasleak gehiago trebatu nahi dira lanbide profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten.
BALDINTZAK
- 2025/2026 azken ikasturtean matrikulatutako ikasleak
Praktikak enpresetan (eskoletan eta gizarte entitateetan) egingo dira 3 hilabetez: 2026ko urrian, azaroan eta abenduan (astean 30 ordu gehienez). Ikasleak 1.500 euro jasoko ditu bekaren amaieran, eta horri dagokion zerga-atxikipena deskontatuko zaio.
Orduak guztira: asteko gehienezko lanaldia 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).
Beka lortzen duten ikasleek ikastaro osagarri batean (online) parte hartu beharko dute, bestela ez da beka ordainduko.
Bilboko Hezkuntza Fakultateak 34+1 beka kudeatuko ditu:
14 Lehen hezkuntzan
12 Haur Hezkuntzan
8 Gizarte Hezkuntzan
*Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat kupoaren %5a gorde da.
IZEN EMATEA: Formulario honen bitartez: https://www.ehu.eus/eu/web/forms/shared/-/form/71299537
EPEA: martxoaren 31tik apirilaren 13ra arte (biak barne)
OHARRA: Onartuen zerrendaren behin behineko ebazpena maiatzaren lehenengo asteann publikatuko da.