Breadcrumb

Asset Publisher

International

Emakumeen Nazioarteko Eguneko Kontzertua

Martxoaren 10ean, 12:30ean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Emakumeen Nazioarteko Eguna (M8) ospatzeko kontzertu berezi bat egingo da Juliana Aretoaren sarreran.

Jarduera kontzertu bateratu batean datza, emakumeen omenez prestatutako errepertorioarekin. Ekimena hainbat ikastetxetako ikasleen arteko lankidetzaren emaitza da.

Kontzertuan parte hartuko dute:

  • Bilboko Hezkuntza Fakultateko Haur Hezkuntzako Graduko 1. eta 3. mailako ikasleek, Musika Adierazpenaren Garapena I eta II irakasgaietakoek
  • Zallako Mimetiz ikastetxe publikoko ikasleek
  • Arratiako Musika Eskolako ikasleek
  • Calahorrako Musika Kontserbatorioko ikasleek

Jarduera honek musikaren bidez emakumeen ekarpena aitortu eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza sustatzea du helburu.

📍 Lekua: Juliana Aretoaren sarrera
📅 Data: Martxoak 10
🕒 Ordua: 12:30