Ahots Gorako Irakurleen Sarea
First publication date: 17/11/2025
Ahots Gorako Irakurleen Sarean (AGIS) 2024- 2025 ikasturtean 70 ikasle parte hartu dute. Azaroan, abenduan eta urtarrilean, lehen hezkuntzako 59 ikastetxe bisitatu dituzte Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleek; horietatik 58 Bizkaian daude eta bat Araban. Ikasle hauek "Ilargiker eta lurraren zaintza" ipuina irakurri dute. Gogoratu behar da argitalpen honen irakurketa BC3k Basque Centre for Climate Change/Klima Aldaketa Ikergai eta fakultateak sinatutako hitzarmenean txertatzen dela, ikasleek, AGIS programaren bidez, klima-aldaketari buruzko ikerketaren emaitzak zabaltzen lagun dezaten. Irakurketa-jarduera hau Zientzia Arduratsuaren eta Berrikuntzaren Programaren (RRI) gai-arloan kokatzen da.